
Larunbateko partida irabazita, Ohorezko Mailara igaro da EPLE.

Atzoko giza kateak momentu ugari utzi zituen. Demoarsok argazki galeria bat egin du une horietako batzuekin.

Urrats bat gehiago egin du Oarsoaldeak gaur 2017ko martxoaren 19ko bidean, eta etorkizuna erabakitzeko prest eta gogoz direla erakutsi dute herritarrek.

Ondasun Higiezinen Zergako tipoa %4,5ean ezartzea adostu dute, EAJren aldeko botoekin.

Oiartzungo talde nagusiak bigarren sailkatuaren zelaia bisitatuko du bihar.

Errigora egitasmoarekin bosgarrenez ari dira lanean Oarso Bidasoan. Nafarroa hegoaldeko euskalgintza zein ekoizpena sustatu nahi dituzte.

Iker Taintaren kontrako garaipenari esker lortu du azken aurreko fasea jokatzeko txartela.

Kaleko mobilizazioei dagokionez, Demoarsoren lehen erronka erraldoia etzi izango da. Pasaiako badia 10.000 herritarrez inguratzea ez da izango iniziatibaren helburu bakarra. Erabakirantz giza katea

Carrefour eta zubi inguruarekin hasiko dira lanak. Udalaren iritziz, inguruak "biziberritze integrala" behar du.

Touringeko emakumeek 5-2 irabazi zuten Intxurdikoen aurka etxean jokatutako partidan.

Demoarso iniziatibak antolatuta, milaka lagun bildu dira badiaren inguruan. Errenteria-Oreretan bukatu da, ekitaldi batekin.

Giro kaxkarrari tinko eta alai erantzun diote eskualdeko milaka lagunek

Antzerkia gaur da, 20:00etan, Ibaiondo pilotalekuan. Borobil Teatrok 'Jokoz kanpo' lana emango du. Pasaia KEren 75. urteurrenaren harirako saioa da.

Ekintza plana definitzen hasiko dira. Merkatariez gain, herritarrak ere gonbidatu dituzte asteazkeneko forora.

Giza katerako San Pedrok baditu lekukoen eramaileak. dena prest dute Demoarsoren mobilizaziorako.

Teknologia Kreaktiboa eta ekintzaileek duten talentua ezagutarazteko lehenengo jardunaldia antolatu du startups teknologikoen inkubagailu kolaboratiboak.

Conchi Sanchez eta Antonio Prior errepublikazaleak, eta Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondo kirolari gazteak, bi belaunaldi erabakitzeko eskubidearen alde.