
Etzi arratsaldean egingo dute martxoari dagokion plenoa. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du, Altsasuko gertaerak hizpide izango dituena.

Lore eta Landare azokak bederatzigarren ekitaldia izan du gaur Xabier Olaskoaga plazan.

Labore Oarsok gaur inauguratu du bere denda Oiartzungo Ihurritan. Kontsumo kooperatibak kontsumitzaile eta ekoizleen arteko harreman berria sustatu nahi du.

Gaztea izan arren, 36 urte, bi hamarkada luze bete ditu gitarra jotzen, hemendik hara. Errenteriarra izatez, baina Lezon bizi da. Gitarrista trebea izateaz gain, ahotsa jarri dio ‘Live in Iturriotz’ lanari.

Resurreccion Maria Azkue sariketatik hiru garaikur Haurtzaro Ikastolara joan dira. Narrazio zein poesia alorretako sariak izan dira oiartzuarrenak.


Herbehereetako 22 ikasle Pasaian dira, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen etxeetan, eskola trukean.

Gaur hileta elizkizuna egingo diote Errenteria-Oreretako Jasokundeko Andra Mariaren elizan 19:00etan.

Lehenengo Mailako futbol taldeak Valentziaren zelaian jokatuko du. Bigarren taldeak, berriz, Bizkerre jasoko du; berdinduta da lehen postuan.

Mikel Carcedo Mitxelena (Errenteria, 1973) euskaltzalea zendu da. Atzo goizean hil zen errenteriarra.

Datorren larunbatean abiatuko dute AsteBatZuk iniziatiba Errenteria-Oreretan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEKk.

Euskal Herriko zein Espainiako Estatuko 60 kolektibo musika taldetik gora eskatu dute lau gazte oreretarrak askatzea.

Agerraldia egingo dute gaur Oarsoaldeko hainbat musikari eta musikazalek 19:00etan Alfonso XI kalean, atxikimenduak aurkezteko.

Emakume eta haurrei bideratutako defentsa pertsonaleko ate irekietako saioa egingo dute etzi Bekoerrota kiroldegian.

Errenteriako udal egoitzen garbiketa eta Jesusen Bihotza egoitzako langileek greba egingo dute hilaren 27an, eta apirilaren 3 eta 4an.

Herri osoan birziklatze tasa %69,4tik %81era hazi dela jakinarazi du udalak. Altamiran jarri den bost edukiontzien sistema aurki zabalduko dute herri osora.

Traineruen sasoia hasi aurreko azken prestaketa estropada izango da .46 traineru bilduko dira bihar Pasaiako badian

Labore kooperatibak bihar zabalduko du denda Oiartzungo Ihurritan; elikaduraren esparruan erreferentea izateko bokazioarekin sortua, orain artean asmoa zena, gauzatzen hasi da

Oihane Etxebarrieta hondarribiarrak bere liburua aurkeztuko du gaur. Preso egondako emakume oiartzuarrekin solasaldia egingo dute gero.