
Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean Antxon

Atzo porturatu zen, euskal kostaldean zehar hondakinak biltzeko kanpainan aritu eta gero.

Emakumeen txapelketan sei bikotek hartuko dute parte. Mutilena aurrera doa, eta hamar partida jokatu zituzten asteburuan, eta beste zortzi datorrenean.

Escolapios taldeari 30-24 irabazi dio Donibane Eskubaloiak.

Errenterian, Koldo Mitxelena izena duen ikastetxeari, institutuari, eta plazari, gaurtik, hizkuntzalari handiaren omenezko eskultura gehitu behar zaio.

Errefuxiatuen egoera salatu dute Trintxerpetik Donostiarainoko martxan, SOS Arrazakeriak-ek antolatuta.

Baja izan den Sandro Ramirezen ordez arituko da errenteriarra.

Lehen Mailako taldeak aukera ona galdu zuen Santa Teresaren kontra, etxean. Nesken bigarren taldeak galdu egin zuen, baina lider jarraitzen du.

Oiartzungo Korrika Batzordea Korrikaren bueltako ekitaldiak prestatzen aritu da. Jarduerak zeintzuk diren jakinaraziko dute bihar, euskaltegian.

Apirilaren 4an iritsiko da 20. Korrika Lezora. Hori baino lehen, hainbat ekitaldi antolatu ditu herriko Korrika Batzordeak.

Mindara Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkarteak Aniztasunaren Jaia antolatu du bigarrenez.

Guatemalako adingabeen egoitza batean jasaten zituzten sexu abusuak salatzen ari zirela, hil ziren 43 emakume gazteak.

Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketa aurkezteaz gain, Hernanin urtero egiten duten 'Euskara ari du' egitasmoa ere aurkeztuko dute.

Haurtzaro Ikastola 50. urteurrena ospatzen murgilduta dabil. Ekitaldi ugari prestatu dituzte udaberrirako, eta maiatzaren 6a izango da egun handia.

Zamaketariak, elkartzen direnean, indarrez agertzen dira. Antxon manifestazioa egin zuten larunbatean, jendetsua eta edukiz betea.

2016an 84 haur jaio ziren Oiartzunen, eta horietako 48ri ongietorri ekitaldia egin diete. Musika eta beste ez da falta izan.


Hauteslekuetan, zein kalean, hainbat irudi utzi ditu Demoarsok antolatutako herri galdeketak. Hona hemen horien hautaketa bat.