
Demokrazia ariketa egin zuten atzo Lezon ere. Baina hautetsontziak bakarrik ez ziren izan kalera atera zituztenak, herritarrak ere irten ziren.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriari, jai giroa batu zitzaion. Galerian Demoarsoren galdeketak Errenteria-Oreretan utzitako irudietako batzuk.

Demoarsok zabaldutako datuen arabera, 3.430 oiartzuar izan dira sei hauteslekuetako batera hurbildu zirenak. Auzoz auzo xehatu dituzte datuak.

810 lagunek bozkatu dute Antxon; Donibanen 680k; 500 herritarrek San Pedron eta 453k Trintxerpen. Barruti guztietan baiezkoa gailendu da nabarmen.

Jende gehien Oiartzunen parta hartu du, eta gutxien Errenteria-Oreretan.

Normaltasuna eta ilusioa. Horiek izan dira Demoarsoren gaurko galdeketan sumatu direnak hamalau hautesleku eta hamazazpi mahaietan.

Gaurkoa da Oarsoaldeko herritarrek euren erabakia hartzeko eguna, eta goiz goizetik erabakitzen hasi dira Lezon.

Oiartzun kalera ateratzen ari da herri galdeketari erantzuteko. Sei auzotan jarrita daude hauteslekuak. Egun handietako giroa dago herrian.

Galdeketara deituta dauden 5.129 lezoarrak lasaitasunez eta giro onean ari dira gauzatzen erabakitzeko eskubidea. Saldise plazan daude hautetsontziak.

Mahaiak eratu eta hauteslekuak zabaldu dituzte lau barrutietan, normaltasunez.

Irudi ederrak utzi ditu Demoarsoren herri galdeketak Pasaian.

Lezoko parte hartze datu orokorra %25,5ekoa izan zen herri galdeketan bozkatu zutenen artean, eskualdeko bigarren altuena. Orotara, 1.312 lezoarrrek eman zuten botoa atzoko herri galdeketan.

Behin betiko datuen arabera, bozkatzera deituta zeuden 33.435 herritarren %15,52ak hartu zuen parte Demoarsok atzo deitutako galdeketan.

Ikaragarria. Hala definitu dute Demoarsoko Imanol Esnaola eta Naroa Iturrik Oarsoaldean egindako galdeketa.

Herritarren ilusioa nabarmendu dute antolatzaileek

Normaltasunez joaten ari da bozketa eguna Oiartzunen. Herri galdeketaren antolatzaileek orain artekoaren irakurketa positiboa egin dute.

Gaurko herri galdeketa auzo guztietara iritsi da. 14 hauteslekuetan boto emaileen emaria nabarmena izaten ari da, batez ere eguerditik aurrera.

Pasaia kalera atera da gaur. Galdeketa aitzaki, udalerriko lau barrutietan ez ahazteko moduko giroa sortu da goizean zehar.

Lezoko herritarrak dagoeneko erabakitzen hasi dira

Normaltasunez zabaldu dituzte Oiartzungo sei hauteslekuak. Oiartzuarrek 20:00etara arte izango dute botoa emateko aukera.