8.000 kilo, lehen egunean

Hasi da antxoaren kostera, eta Pasaian, lehen egunean, harrapaketak onak izan dira.

olatz mitxelena
Karra Elejalde eta Jordi Molla dira filmean parte hartuko aktoreetako bi.

'Operacion Concha' errodatuko dute bihar Errenterian

Bihar Errenteria-Oreretan arituko dira errodatzen 'Operacion concha'.

Martxoaren 8rako prestatu duten egitarau zabala aurkezteko agerraldia egin dute gaur.

Martxoaren 8a, aldarrikapen klabean

Martxoaren 8ari begira, Emakumeen Nazioarteko Eguna, egitarau zabala eta aberatsa osatu dute Errenteria-Oreretan.

Silvia Moratek OIartzuni ateratako argazkiak ikusteko aukera, etzitik aurrera

Hilaren 20ra arte egongo da argazki erakusketa udaletxeko pleno aretoan. Ukitu pertsonala ematen die bere argazkiei.

lezon ondo ai gea 2

Udalari azaldu dizkio bere proposamenak Lezon Ondo Ai Geak

Lezon Ondo Ai Geak hiru proposamen zehatz helarazi dizkio Hirigintza zinegotziari, alkatearekin hitzartu arren bilera. Erantzunaren zain gelditu dira.

Gogorza eta larri gaixo dauden gainontzeko esukal presoak etxeratzea eskatzen duen pankarta.

Aitzol Gogorza ospitalean da berriz ere

Azken urteetan 27tan igresatu dute ospitalean. Bost eguneko gose greba egin berri du Oreretako presoak 100.2 artikulua ezartzea eskatzeko.

gureeskudago, san pedro

Galdeketaren aldeko kalejira koloretsua

San Pedroko Gure Esku Dago-k antolatu du, Trintxerpeko inauteriak direla baliatuta.

olatz mitxelena

Galderak, Madrilen, Jaizkibelgo erabilera militarraz

Eragile antimilitaristek eta ekologistek hala eskatuta, Ezker Anitzak hainbat galdera erregistratu ditu Madrilgo Kongresuan.

olatz mitxelena
Koxtape, babesleak

Sumelec eta Iberdrola arrosen babesle

Sumelec enpresak babestuko du mutilen trainerua, eta Iberdrolak emakumeena.

olatz mitxelena
Atsolorra.

2017ko Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute etzi

Martxoaren 19an egingo dute iaz jaiotako oiartzuarrei eskainitako erritua. Atsolorra azaltzen duen hitzaldia, berriz, martxoaren 11n izango da.

Ongi etorri gazte

Gaztea bazara, eta ikus-entzunezkoak gustuko badituzu...

Bideogintza tailerra antolatu du udalak, 12 eta 17 urte arteko gazteentzat, doan.

olatz mitxelena

Plenoak baietza eman dio Demoarsoren galdeketari

EAJk, EH Bilduk eta Pasaiak Ahal Du-k alde bozkatu zuten; kontra PSE-EEk

olatz mitxelena
leire aranburu el pan de cada dia

Leire Aranbururen 'El pan de cada día', Okendon ikusgai

Artista lezoarrak Bic boligrafoekin marraztutako irudiak Donostiako Gros auzoko kultur etxean ikus ahal izango dira, apirilaren 28ra arte.

Trintxerpera jauzi egin dute inauteriek

Boveda Asiaildi Taldearen 50. urteurrenak protagonismo berezia izango du aurten.

olatz mitxelena
gipuzkoako herriarteko txapelketa oiartzun

Ostiralak, bertsozaleentzako

Lexoti taldeak Herriarteko Bertso Txapelketako saioa jokatuko du etzi Makutxo tabernan. Hilaren 10ean gazteek saio bat antolatu dute, M19ra begira.

[Bideoa] Erabakitzeko eskubidearen alde egin du plenoak

Herri galdeketaren gainekoa mozioak aurrera egin du EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin.

Sardinak ibaian amaituko du aurten ere

18:00etan hasiko da sardina ehorzketa iragartzeko erretreta Eliza Kaleko Amulleta elkartetik abiatuta.

Elkarretaratze zaratatsua egingo dute bihar Niessen sarreran.

Elkarretaratze zaratatsua ustelkeria salatzeko

"Legea guztiontzat berdina" dela dion diskurtsoa entzuten nekatuta dagoen herritar talde batek antolatu du elkarretaratzea.

[Bideoa] Asteartebeltz, herio bidaia

Trapujaleren epaiketarekin agurtuko dituzte inauteriak Lezon.

olatz mitxelena
martxoak_8_elkarretaratzea

Hamaika ekitaldi... guztiak betaurreko moreak jantzita

Udala eta herriko hainbat gizarte eragile elkarlanean martxoak 8ari begira egitarau oparoa antolatu dute.

olatz mitxelena
Gehiago