
'Zuei' du izena oiartzuarraren bakarkako lehen diskoak. Elkar argitaletxearekin argitaratuko du, udaberriarekin batera. Abesti bat aurreratu dute.

Antxon bigarrenez atera zen kalera atzo Koloreak konpartsa. Haurrak izan ziren protagonista goiz eguzkitsuan. Motorzaleen giroa izan zen.

Gauean herri afaria dago kultur etxean, gazteek antolatuta.

Bataila lehertu aurretik, dantzan eta desfilean aritu dira sanjuandarrak; orain, indarrak pilatzen dabiltza, arratsaldean Orreagako gudan borrokatzeko.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta ekitaldi asko eta interesgarriak daude iragarrita Oiartzungo Feministen Asanbladak osatu duen egitarauan.


Oiartzungo Antzerkizaleek iganderako antolatuko dute hileko saioa. Atx Teatroak 'Bihotz salataria' lana taularatuko du plenoa aretoan.

Anne Etchegoyenek diskoa aurkeztuko du astelehenean, Parisko Olympian. Diskoa grabatzerakoan bezala, Xabier Vesga txistulari errenteriarra lagun izango du.

Gogorzak bizi duen egoera salatzearekin batera, Gogorzaren zein larri gaixo dauden gainontzeko euskal presoen etxeratzea eskatu zuten.

Agerraldia egin dute gaur martxoaren m19ko (M19) herri galdeketaren gaineko hainbat xehetasun emateko. Herritar oro parte hartzera deitu dute.

Musikal handia da Errenteria-Orereta inauterietan. Oarsoirriak iniziatibaren ekimenez, era guztietako pelikulen protagonistak daude herrian.

Koadrilen jaitsiera antolatu dute gaur arratsalderako, eta afal ordurako, barrikoteak.

Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatzeko agerraldia egin du Sarek gaur. Haren kontrako "mendekua" salatu dute, eta 100.2 artikulua aplika diezaiotela.

Oiartzunek Betisen zelaian jokatuko du etzi. Haraino joateko aukerarik ez duenak, telebistaz jarrai dezake partida.

Oreretako Ernaik bat egin du deialdi horrekin, preso oreretarraren eskubideak bermatzeko exijitu du eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.

Aldundiak Ulia-Jaizkibel Kontserbazio Bereziko Eremuaren Kudeaketa Planaren gaineko informazio hirutan ukatu diela salatu du talde ekologistak.

Errenteriako Udalaren menpeko egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute.

Gaur aurkeztu dituzte inauteriak Donibanen, eta bihar ospatuko dituzte, goizetik iluntzera arte.