
Bertsolaritza maite dutenek etzirako (ostirala) eta otsailaren 11rako (larunbata da) agendan tokia egin beharko dute. Lezon izango dira bi saioak.

'Euskararen paparazziak' izeneko argazki lehiaketa azken unean da. Bihar (osteguna) jakinaraziko ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak irabazleak.

Guztira, 3,5 milioi tona mugitu ditu Pasaiako Portuak 2016an; gaur ospatuko dute zazpi milioi auto pasatu direla portutik.

Oreretako Sortuk irmo salatu du "amnistairen aldeko ikurrari egindako erasoa".

Udalak ostiralean jakinaraziko ditu Trintxerpeko sutean erretako bi etxe blokeak berreraikitzeko espedientearen gainekoak.

Bi denboraldiren ondoren, arraun elkarteak ez du jarraituko. San Juan B izango da aurtengo denboraldian eta, ondorioz, ez dira mailaz igoko.

Latindar dantzak eskainiko dituzte Donibanen, eta adineko jendearentzako jarduera fisikoa Trintxerpen.

Piano audizioa gurasoei begirakoa da. Andoaingo Piano Jaialdia otsailaren 4an eta 5ean egingo dute. Bakarka zein binaka parte hartuko dute lezoarrek.

Tartean Teatroaren antzezlanaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak. Patxo Telleriak idatzitako thrillerra da.

45 abeslarik hartuko dute parte 20:00etan hasiko den kontzertuan erlijioso-polifonia, musika profanoa eta euskal abestiak entzuteko aukera izango da.

Apirilean zabalduko ditu ateak Jantzien Zentroak Iraultza Dantza Taldearen eskutik. Bertan bildutako jantziak originalak dira, zaharrena 1770. urtekoa.

Abenduan egindako GaztEraiki topaketa Oiartzuna ekarriko dute. Elikadura burujabetza, kirola, sorkuntza, feminismoa eta jai ereduak aztertuko dituzte.

Zortzi merkatari hasi dira oinarrizko euskara klaseak jasotzen, bi taldetan banatuta. Euskararen presentzia normalizatzea da helburua.

Allerru taldekio kideez gain, Errenteria-Oreretako Augar-Laguntasuna taldekoek parte hartu dute Gipuzkoako Txapelketan: bertako Imanol Isasa, brontzea.

Azarotik urtarrilera, 600 lagunetik gora bildu dira proiektuaren bueltan, dituzten nahiak eta kezkak partekatzeko.

Inauterietako prestaketan buru belarri ari dira pasaitarrak.

Urteko lehena izango da udalbatzarra. Besteak beste, aurrekontuan hainbat aldaketa eta Bake Epailearen ordezkoaren gainean hitz egingo dute.

Emakumeen osasun zaintzarako gakoen gaineko ikastaroa antolatu du herriko jabekuntza eskolak.

Udalak eta aldundiak finantzatu dituzte berritze lanak