
Ikurrina eta banderak duen esanahia goratzeko ekitaldia egingo du Etxetxok hilaren 21ean. Balkoietan ikurrinak jartzeko eskatu diete lezoarrei.

Oiartzungo nesken futbol talde nagusiak etxetik kanpo jokatuko du berriro. Mutilenak, berriz, Touringen etxean derbia izango du.

Udalari eraikitzeko baimena «ahalik eta azkarren» eman dezan eskatzeko mobilizazioekin hasi dira Trintxerpen 2013ko Urtezahar gaueko sutean etxea galdu zuten familiak; negoziatu nahi dutela diote.

Sare Herritarrak manifestazioa egingo du bihar, Bilbon, euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak amaitzea eskatzeko. Oarsoaldeko eta Bidasoko herritar ugarik egingo dute bat mobilizazioarekin.

Hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen Oarsoaldeko Mugimendu Feministak atzo 19:30ean Niessen Merkatalgunearen sarreran.

Kaipe enpresaren bitartez azpikontratutako 21 langileek ez dute soldata kobratu; "ez ordaintzeak etengabeak" direla salatu dute.

Donibaneko Idoia Loiarte Artolak irabazi du Iztieta Pintura Lehiaketaren XXI aldia. Xaxki margolana aurkeztu zuen Loiartek.

Lanak 2017ko aurrekontuetan jasotzeko eskatu du talde ekologistak

Oarsoaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du Doneztebe plazan, arratsaldean.

Hilaren 17tik aurrera izango da martxan hondakinak biltzeko sistema berria

Emakumeen Kulturarteko Taldeak saioa egingo du ostegunean Eraldaketa Feministaren Eskolaren barruan.

Datorren astean elurra eta izotza egingo duela iragarri dute. Udalak protokoloa jarriko du martxan, eragozpenei aurre egiteko.

EATko emakume beteranoen taldeak Espainiako Pista Estaliko Txapelketan parte hartuko du. Historian lehen aldiz izango du taldeak bertan ordezkaritza.

Xabi Lopez (Oiartzun, 1987) duela urte batzuk hasi zen ‘Gaur ez da inoiz’ idazten. Distopia Antzerki Galdararekin bihar emanaldia eskainiko du Hondarribian.

Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak gaur 19:30ean Niessen Merkatalgunearen sarreran.

Promozio Txapelketako Ugalde-Martinez / Elordi-Erostarbe eta Lehen Mailako Urrutikoetxea-Imaz / Ezkurdia-Merino II.a partidak izango dira Madalensoron.

Orain arte, zortzi urtetik gorako haurrek larunbat goizetan bakarrik erabil zezaketen, baina ordutegia zabalduko dute datorren larunbatetik aurrera.

Maiatzera arte hainbat film eskainiko dituzte. Lehenengoa Ciutat Morta izango da, hilaren 20an.

Ereintza elkarteak banatu ditu XXXVI. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak.

Larunbatean saioa egingo du kantu jirak. Hamargarren urteurrenaren harira kantu liburuxka berriak banatuko dituzte.