Musikak ehundutako historia

Duela 100 urte Iruñeko Udalak antolatutako banda zibilen txapelketan izan zen Errenteriako Musika Banda. Eragina izan zuen handik urtebetera La Pamplonesaren sorreran.

Habanerak: Aspaldiko kutunak plazan

Publikoa besterik ez zaio falta Habaneretako ikuskizunari. Entsegu orokorreko kronika eta irudiak hemen.

Ainhoa Mariezkurrena
karruselak

Barraken prezioekin ez zorabiatzeko

Prezio herrikoiak adostu dituzte udalak eta Euskadiko Ferialari Automoen Elkargoak madalenetarako.

817 lagunek hartu dute parte auzo batzarretan

15 bileretan bizilagunek egindako 307 eskaera jaso dituzte udal ordezkariek.

Gilaren orpoa babestu du Miarritzeko Udalak

Babesle berria du San Juan baleontziak.

Ainhoa Mariezkurrena

Monica Ortega eta Teddy Eister, Historia Aurreko Jaurtigailu eta Arku Tiroko txapelketan garaile

Arku Tiroko txapelketa Monica Ortega madrildarrak irabazi zuen. Lehen aldia da, Europako txapelketan Errenteriako proba emakume batek irabazten duena hogei urtean.

Ezkerrean aparkaleku plazak margotu eta eskuinean espaloia egingo dute

San Pedron hainbat kale itxiko dituzte estropada dela eta

Larunbateko estropadak direla eta, hainbat aparkaleku kenduko dituzte San Pedron.

Ainhoa Mariezkurrena

Amorrua kalera atera dute nahikoa dela esateko

Amorruz eta nazkaz beteta azaldu zen mugimendu feminista atzoko manifestazioan, eta sexu indarkeria errotik ezabatzeko neurri integralak eskatu zituen.

Gizarte bazterketa eta pobreziaren aurka egin du udalak

GOT Grupo Oarso Taldeak mozioa aurkeztu zuen atzo plenoan gizarte bazterketa eta pobreziaren aurkako Herri Ekinaldi Legegilea babestea eskatzeko.

'Makina bat taupada' leloarekin helduko da Euskal Eskola Publikoaren jaia

2019ko ekainaren 2an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren jaia Errenterian EHIGEK eta Koldo Mitxelena ikastetxeak, udalaren laguntzarekin.

txistulariak alex sardui

Xabier Saldias izango du gonbidatu berezi txistulari kontzertuak

Txistularien kontzertuaren aurretik Elkarbizitzarako Herri Aliantzaren Egin zaidazu bisita kantaren estreinaldia egingo dute.

Lezo irisgarriago igogailu berriarekin

Lezoko Institutuan igogailu berria eraikiko dute, horretarako baimena eman zuen lehengo astean Udalak. Ikasturtea hasi baino lehen prest egongo dela aurreratu dute.

Ainhoa Mariezkurrena
kantu kantari oiartzun

Xanistebanetako Kantu kantari-ren bazkarian izena eman daiteke

Lartaun abesbatzak, urtero bezala, abuztuaren 5ean egingo du kantu jira; hilaren 29a baino lehen eman behar da izena

arditurriko tren berdea

Arditurriko Tren Berdeak joan etorriak egingo ditu hilaren 25ean

Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera egongo da; bertan lanean aritu zen langile ohi baten argazkiekin erakusketa jarri dute

[Galeria] Hamarnaka eta hamarnaka lagun eraso sexisten aurka

Oreretako Mugimendu Feministak azken eraso sexista salatzeko egin zuen manifestazioko irudiak.

Korrika jarriko ditu haurrak EAJ-k madalenetako XI. Krosean

EAJren aurtengo omendua Ereintza Eskubaloia izango da. Krosaren sari banaketaren ostean omenduko dute eskubaloi taldea.

Orain presoak, pedalkadaka

Hilaren 21ean helduko da Orain Presoak dinamikaren barruan bizikleta martxa Erreteria-Oreretara. 12:15ean helduko da Lartzabalgo biribilgunera. Harrera 13:15ean egingo diote Orain Presoak bizikleta martxari Matxaingo biribilgunean

Pasaiak jasoko ditu larunbatean traineru onenak

Pasaiako badian jokatuko dira larunbatean Eusko Label Ligako zazpigarren estropada, eta EuskoTren Ligako seigarrena. Badia barrukoa da eremua.

Ainhoa Mariezkurrena
oihartzunguk hitzaldia

Euskal Herriko gazteak jomuga izan duten hiru kasuri buruzko hitzaldia egingo dute

Oreretako lau gazteen kasua, Indar Gorrirena eta Altsasuko gazteen kasua aztertuko dituzte gaztetxian, ostiralean

Gehiago