
Enpresa komiteak esan duenez, zuzendaritzak neurri sozial "erregresiboak" planteatu ditu, eta soldatan aurrerapen gutxi eskaini dituztela.

Gorka Etxeberria oreretarrak 'Asmatu hitza' galdera jokoaren laugarren sariko iPad-etako bat eraman du etxera. Beste iPad bat eman du HITZAk.

Gaur bertan deitu du manifestaziora Oreretako Mugimendu Feministak 19:30ean herriko plazatik abiatuta, bertan izango da udala, eta bertan izatera deitu ditu herritar guztiak ere.

Behemendi elkarteak, ekoizle berriei zuzendutako hainbat lur sail alokairuan jarriko dituela jakinarazi du gaur, Lezoko Urrullo baserrian.

Uztailaren 25etik 31ra jaiak ospatuko dira Pasai Donibanen eta Bizkaia plazako aparkalekua bertakoek erabiltzea bermatuko dutela adierazi dute.

Udalak erasoa gaitzestearekin batera, urgentziazko mozioa aztertuko du gaurko plenoan.

Abenduan Ondartxoko pasealekuan hasi zituzten obrak amaitutzat eman eta inaugurazioa egin dute gaur goizean. Pasaia berregituratzeko planaren lehen urrats bezala definitu dute, onurak ekarriko dizkiona pasaitar zein bisitari guztiei.

Goizaldean izan da erasoa. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute, eta erasotzailea ezin izan dutela oraindik atxilotu esan du Segurtasun Sailak.

Gaur ospatu dute Trintxerpen jaien azken eguna, Karmengo Amaren eguna, hain zuzen. Tortila patata txapelketa, meza, dantza erakustaldia eta arrantzaleen danborradaz gozatu ahal izan dute eta ikusmira handia sortu da herrian.

Haurtzaro Ikastolan egingo dituzte entseguak, astearte eta ostegunetan

Bego Agiriano errenteriarrak 'Asmatu hitza' galdera jokoaren laugarren sariko iPad-etako bat eraman du etxera. Beste iPad bat eman du HITZAk.

Gipuzkoako Biziberritze Urbanoa aztertuko duen ikastaroa emango du irailean EHUk. Foru Aldundiko Mugikortasun Lurralde Elkargoak Pasaiako biziberritze plana hartu du ardatz ikastaroa emateko.

Errenteriako Ahal Duguk antolatu du hitzaldia eta Kapitain Enea kaleko 5. zenbakian izango da 18:30ean.

Hilaren 24 eta 25ean, eta 27tik 31ra ospatuko dituzte festak, lertxunaren itzalpean; mota askotako ekitaldi mordoa egingo dituzte

Arreta telefonoa, indarkeria sexistarik gabeko gunea eta aisiaren gaineko ikerketa izango dira madalenetan udalaren eskutik.

Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu zuen 2014an eta ordutik ehiza debekatuta dago eremu honetan. Foru Agindu berri batek bertan behera utzi du dekretu hori.

Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala; alde handiarekin gainditu dituzte oiartzuarrak

Espainiako Sprint Olinpikoko Piraguismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Pontevedrako Verduciodoko urtegian. Begoña Lazkano pasaitarrak eta Amaia Benavente errenteriarrak zilarrezko domina lortu zuten.

Uztailaren 24tik 31ra jaiak ospatuko dira Donibanen, Pasaiako azkenak. Egitaraua ez da publiko egin oraindik baina ekintza batzuek aurreratu dituzte jada. Uztailaren 25ean gazte afaria egingo dute plazan.

Super Amara enpresa gipuzkoarrak San Juan baleontziaren babesletza berritu du. Duela bi urte hasi zen eraikuntza honetan laguntzen eta horretan jarraitzeko konpromisoa hartu du berriro ere.