
Garai zailak badira ere bizirik jarraitzen du irratiak, eta madalenei begira, hilaren 21ean zehazki txupinazo festa antolatu du irrati libreak.

Hastear dira Trintxerpeko jaiak eta bertako Korkoiburuak gazte taldeak egitaraua antolatu du aurten ere.

Pasaiako Udalak mezua zabaldu nahi die herritarrei: uztailaren 16an, jaia eguna dela eta, Trintxerpeko Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoa itxita egongo da.

Itsasoan ez ezik ibaiean ere aritu da Pasaia Kayak taldea. Euskadiko Ibaietako Kopako azken bi probak izan dira eta emaitza aipagarriak lortu dituzte.

Eraso sexistak amorruz eta nahi bezala salatzeko zilegitasuna azpimarratu dute Antxon uztailaren 7an egin zuten manifestazioan. "Beldurra aldez aldatuko dugu" eta "autodefentsa feministaz armatuta gaude" aldarriak defendatu zituzten.

Hamabost eguneko aurreikuspena du hirugarren faseak; maldaren goiko zatia itxita egongo da egun horietan

Pasaiako Udal Liburutegiek 19. aldiz antolatu du Xabier Portugal-Pasaia Hiria poesia lehiaketa. 16 urtetik gorako edonork arte har dezake, baina gaur, uztailak 10, da lanak aurkezteko azken eguna.

150 ekitalditik gora prestatu dituzte udalak eta elkarlanean aritu diren eragileek. Zentzu batekin: jaiak berdintasunean eta errespetuan ospa daitezela.

'Epaimahaiaren erabakia' lanarekin nagusitu da, euskarako sailean; sari nagusia lortu duen lehen emakumea izan da

Euskadiko Koparen laugarren proba burutu zen larunbatean Txingudiko uretan, Arroja!!Challenge 2018 lehiaketaren harira. Pasaia Kayak bigarrena izan da taldekako balorazioan eta banaka ere emaitza onak lortu dituzte.

Fanderiako Errota, Ibaiaren Etxeak zabalik ditu ateak asteburu eta jai egunetan.

Larunbatean jokatuko dute partida, Zubietako taldearen kontra; Villabonako plazan izango da txapeleketako azkeneko norgehiagoka

Oarsoaldeko, Bidasoko eta Donostialdeko udalek trantsizio energetikoarekiko erakutsi duten konpromisoa aitortu die gaur EEE Energiaren Euskal Erakundeak.

Mutrikun da Gipuzkoako Txapelketa, 18:00etan hasiko da. Zazpi txanda izango dira, bat beteranoena, eta hiruna emakume zein gizonenak.

Oiartzungo KZgunearen erabiltzaileen %57,9 emakumeak dira; irekita daraman urteetan 1.489 erabiltzaile izan ditu

Ostiraletik igandera 35 ekintza antolatu ditu jai batzordeak, haur, gazte zein helduen gozamenerako.

Bi egunetan festa hasiko da Trintxerpen. Aurten ere Korkoiburuak izeneko gazte taldeak egitaraua prestatu du eta gunea jarriko du Gudari plaza. Festak bitarte entzungo den musika zerrenda osatzeko deia zabaldu dute.

Eraso sexistak madalenetatik ezabatu nahi ditu Errenteriako Udalak. Baleude. ordea, horiei erantzun egokia emateko neurri zehatzak ezarri ditu.

Urtero moduan barrakak jarriko dira Lasa eremuan, hortaz, izango da bertan ibilgailua utzi. Beste espazio batzuek ireki dituzte.

Mater Museoak izan du iniziatiba. Donibaneko Alabortza hondartza garbitzeko ahaleginean, birziklatutako plastikozko kubo urdin bat ipini du, jendeak zaborra bertan bildu dezan.