[Galeria] Belaunaldi berriei bidea zabalduko die Sagardo Egunak

Atzo bertan jakinarazi zuen erreferente bihurtu den jaia antolatzeko batzordean orain arte aritu den lan taldeak, antolakuntza utziko duela, eta belaunaldi berriei pasako die lekukoa.

Txori kantuak arditurri oiartzun

Txori kantuak ezagutzeko mendi buelta egingo dute

Mikel Olano adituarekin ibilaldia egingo dute; Arditurri ingurutik mugituko dira, ibilaldia arin batean

oarsoaldea
san markos mankomunitatea 2016ko aurrekontuak helegitea

Bigarren aldiz eman diete arrazoia atez atekoa egiten duten udalei

San Markos Makomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak; birziklatzea inon baino garestiago dela gaitzetsi dute udalek

Zaintzaren arkitekturaz mintzatuko da Irati Mogollon

Zaintza arkitektura: zahartzaroa, zaintza eta etxebizitza jomugan hitzaldia emango du ostegunean (hilak 26) Irati Mogollon ikerlari lezoarrak.

oiartzungo udaletxea

Bihar egingo dute apirileko plenoa, hamahiru punturekin

Mota askotako gaiak jorratuko dituzte asteazken arratsaldean; tartean, Espainiako bandera jartzeari buruzko sententziaren berri emango dute

Sirena hotsak eta isiltasuna indarkeria matxista salatzeko

Pasaiako mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin zen atzo Antxoko Gure Zumardian Gasteizeko bi hilketak salatzeko.

oarsoaldea
Hozkailua

'Hozkailua' San Pedrora heldu da

Huts Teatro konpainiaren azken antzezlana taularatuko dute udal aretoan, igandean.

olatz mitxelena

Kontrako norabidean zihoan gidari bat atxilotu dute

Segurtasun Sailaren arabera, hainbat substantzia estupefazienteetan positibo eman zuen gidariak.

gaintxuaft

[Emaitzak] Gaintxu AFT, Lehen Mailara begira

Gaintxu AFT areto futbol taldeak azken jardunaldi oso onak egin ditu. Horregatik, Gipuzkoako Bigarren Mailako sailkapen nagusiaren goialdean egonkortu da.

txanela

Ubera deituko da Donibaneko biblioteka berria, biharko plenoaren oniritziarekin

Maiatzaren 25ean inauguratuko dute liburutegia

olatz mitxelena

Lafayetteren garaiko Pasaiaz hitzaldia antolatu dute

Untzi Museoak antolatu du hitzaldia, han ikusgai duten erakusketaren osagarri

oarsoaldea
Putre funtsen aurkako salaketa Sabadell banketxeraino eraman dute.

Etxe kaleratzerik ez dute nahi

Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egingo du ostegunean Sabadell banketxeak Errenterian duen egoitzaren aurrean. Errenteriar bat etxetik kaleratu nahi dutela salatuko dute bertan.

Altzariak jasotzeko zerbitzu berria abiatuko du udalak

Zerbitzu berriarekin 943 34 13 45 telefono zenbakira deitu eta altzariak bildu behar dituzten langileekin hitzartuko dute bilketa lekua eta ordua.

Pasaia Kayakentzat brontzezkoa Kantabriako txapelketan

Lander Rodriguez hirugarren helmugaratu zen txapelketa irekiaren bigarren proban.

olatz mitxelena

Eraso bakoitza indarrez erantzuteko prest

Elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak Gasteizen indarkeria matxistak bi emakume, ama-alabak, hil dituela salatzeko.

erdibana

Pasaiako kirol emaitzak

Areto Futbolean, Trintxerpeko Erdibanak Tolosari 5-1 irabazi dio; laugarren tokian dira sailkapenean eta finalerdiak jokatuko dituzte.

olatz mitxelena

Larri gaixo den Mikel Arrieta bisitatu du Julen Mendozak

Mikel Arrieta larri gaixo den preso oreretarra bisitatu du Julen Mendoza alkateak Algecirasko (Andaluzia, Espainia) espetxean.

lurdes.oiartzabal

Ivan Blanes eta Lurdes Oiartzabal irabazle San Markoko Igoeran

San Markoko Igoera egin zuten atzo, 11,6 kilometrokoa. Helmugara iritsi ziren 91 kirolarien artetik, Ivan Blanes eta Lurdes Oiartzabal azkarrenak.

Giro onean egin dute

Pontika auzoan San Markoren omenezko jaiak ospatzen ari dira. Asteazkenean amaituko dira, San Marko egunean.

indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontra egin dute Oarsoaldeko lau udalek

Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egin dute mugimendu feministaren deialdiekin.

Gehiago