2019/6

arkume eguna

Arkume Egunean izena emateko epea zabaldu dute gaur

Hilaren 25era arte eman daiteke izena, herriko hainbat txokotan. Kamisetak jasotzeko egunak hilaren 22an eta 23an izango dira.

Gazteei zuzendutako teknifikazio saioak antolatuko ditu Donibane Eskubaloiak

Donibanen eskubaloi eskola bat martxan jartzeko helburua du taldeak. Hilaren 11 eta 13an egingo diren teknifikazio saio irekien bidez gazteak erakarri nahi dituzte, talde eta kirolaren nondik norakoak ezagutaraziz.

Gipuzkoako kostaldeko behatoki pribilegiatutik begira

San Marko Gotorlekuak zabaldu ditu ateak berriz ere. Bizarainen kokatuta, Gipuzkoako kostaldeko behatoki pribilegiatua da, eta bertaratzen diren bisitariek aukera paregabea izaten dute inguru zoragarriaz gozatzeko.

oiartzun udalbatza
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Hamazazpi zinegotziek larunbatean hartuko dituzte beren karguak

Hauteskundeetan oiartzuarrek hautatutako ordezkariek larunbatean hasiko dute agintaldi berria. 12:00etan hasiko karguak hartzeko ekitaldia.

Mendeurrena elkarrekin ospatuko dute Xanti eta Maddalenek, eta La Pamplonesak

Ehun urte beteko dituzte aurten Xanti eta Maddalen erraldoiek, baita Iruñeko La Pamplonesa Musika bandak ere, eta elkarrekin ospatuko dute mendeurrena datorren larunbatean Iruñean.

Izan zirelako izango dira

Urte oso zail batetik dator San Juan-Koxtape Arraun Elkartea, eta aspaldiko partez bi traineru nagusiak ez dira maila gorenean arituko. Aro berri baten atarian, ilusioa berreskuratzea izango dute xede sanjuandarrek.

[Galeria] Azkenekoz margotu dute

Azken aldiz margotu zuten atzo Francisen omenez eta eta herriko gay eta lesbiana aitzindariei esker onez ortzadar koloreko zebrabidea. Gizarteratze lana egin dutelako eta LGTBI kolektiboaren gaineko diagnostikoa egin duelako udalak erabaki dute iniziatiba amaitutzat ematea.

Lurdes Oiartzabal eta Martxel Bereau, Intxixu Trailen txapeldun

Oiartzabal lezoarra eta Bereau hondarribiarra hasieratik jarri dira euren kategorietako lasterketen aurrealdean, eta ez dute arazo asko izan irabazteko.

2.926 txalo, Mendozari 'gero arte' esateko

Herritar askoren aitortza jaso du Julen Mendozak, Errenteria-Oreretako alkatetza utzi baino astebete lehenago. Lan horretan eman dituen zortzi urtek eskertu dizkiote.

Gehiago