[Galeria] Sokari tiraka, leher egin arte
33. Oiartzungo Auzoen Arteko Sokatira Txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean Madalensoro pilotalekuan.
Xanistebanetako klasikoak beste urte batez Madalensoro pilotalekua lepo beteta utzi du. Artaso elkartearen XXXIII. Oiartzungo Auzoen Arteko Sokatira Txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean; urteko proba kuttunenetakoak irudi politak utzi ditu. Nesketan, Karrika auzoak irabazi du txapelketa; mutiletan aldiz, Ergoienek.
Auzoen artekoa izan arren, batzuek ez dute ordezkaritzarik izan. Hala, emakumezkoen kategorian, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Karrikako ordezkariek hartu dute parte; gizonezkoetan berriz, Ergoien, Iturriotz, Gurutze, Ugaldetxo, Arragua eta Karrikakoek.
Ikusi arratsaldean zehar HITZAk bildu dituen irudiak: