[Galeria] Baserritarren Eguna, iruditan
Goiz-goizetik, eta etengabe, dozenaka ekitaldi izan dira gaur, askotarikoak. Egunean zehar irudi sorta bildu du HITZAk.
Baserritarren Eguna ospatzen ari dira gaur oiartzuarrak, jendetza bildu da egun osoan zehar Done Eztebe plaza inguruan. Goiz-goizetik, eta etengabe, dozenaka ekitaldi izan dira, askotarikoak gainera. Produktu ekologikoen azoka, zaharren egoitzako bisita, pintxo zein sagardo lehiaketa, bertsolaritza saioa, bazkari feminista, buruhandi eta erraldoien kalejira, pala txapelketa… Gaur ere ez da aspertzeko tarterik izan.
Egun osoan zehar HITZA kalean izan da, eta irudi mordoa bildu ditu. Ikusi: