
Pasaiako eredu turistikoa osatu aurretik, gertuko esperientziak ezagutu eta baliatu nahi ditu koalizio abertzaleak.


Pozik emaitzarekin errenteriarrak Orioko eta Donostia Arraun Lagunak tripulazioaren atzetik marka polita egin zutelako larunbateko traineru jaitsieran.

Musikeneko ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan alkateordetzan

Lezoko Memoriaren Basoa eraikitzeko bidean, beste auzolan bat egin zuten Lezon larunbatean. Eremu berri bat berreskuratu dute, Sotxoko bidearen ondokoa.

Orereta Ikastolak antolatzen duen Iñude eta Artzainen desfileak ez du hutsik egin, eta aurten hogeita bigarrenez bete ditu Errenteria-Oreretako kale eta bazterrak kolorez.

Boveda, Txassis, Fama, Show Time, Gurea eta Activa Dance konpartsek hartu dute parte gaurko desfilean.

Erraldoien konpartsa berri bat du gaurtik Oiartzunek, Soinuenea eta Abaraxkari esker, baita erraldoi horiek egiteko prozesuan zintzo eta fin aritu diren haur eta gurasoei esker. 16:30etik aurrera irtengo dira kalera Done Eztebe plazan.

Atzo goizean irten zen aske, 20 urteko espetxealdia eginda Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, eta iluntzean heldu zen Oreretara Etxeberria.