Martxoak 8 Oarsoaldeko manifestazioa

[Galeria] Uholde morea Antxon

Antxon manifestazio handia egin dute eguerdian. Adin guztietako emakumeek aldarrikapenak kalera atera dituzte, goizeko ekitaldiei jarraipena emanaz.

martxoak 8 orereta manifestazioa

[Galeria eta bideoa] Errenteria-Oreretako kaleak afororik gabe gelditu dira

Milaka emakume atera dira kalera, manifestazioan. Herri erdiguneko kaleak ia kolapsatu ditu mobilizazioak. Bukatzean, sektorekako irakurketa egin dute.

[Galeria] Oiartzun, emakumeena

Ehunka emakumek Oiartzungo kaleei indar morea eman diete, emakumeenak dira gaur plazak eta karrikak. Eguerdiko mobilizazioa, oso jendetsua.

[Bideoa eta galeria] Lezon, "gora borroka feminista"

Elkarretaratze oso jendetsua egin dute eguerdian Lezon. Adin guztietako emakumeak bildu dira Gurutze Santuaren plazan. Arratsaldean, 18:30ean da hitzordua.

martxoak 8 orereta goiza

[Galeria eta bideoa] Errenteria-Oreretako feministak etorkizuna idaztera atera dira

Auto karabana egin dute herriko auzoetatik zehar. Horrez gain, karpa feministan grebarako materiala sortu dute, informazio puntua jartzeaz gain.

Lezon hasi dira Martxoaren 8ari edukia ematen

Lezon goizean Karlos Saldise plazan bildu dira emakumeak, gosaldu eta egunerako materiala egiten hasteko. 12:00etan eta 18:30ean, elkarretaratzeak daude.

Kepa Etxeberria oreretarra, aske

Kepa Etxeberriak 20 urte egin ditu espetxean. Zuerako espetxearen atarian zain zituen senideak eta lagunak. Herrira bueltan dira.

[GALERIA] Oiartzunen goiz-goizetik planto

Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, auto karabana egin dute herriko auzo guztietatik; kolore morea nagusi herriko txoko guztietan.

[Bideoa] Emakumeak hasi dira Martxoaren 8a pizten

Pasai Antxon gauerditik kanpaldia egin dute Gure Zumardian, eta goizean goiz informazio pikete girotuak gaur Martxoaren 8a dela gogorarazi du.

Gehiago