onintza herrian

[Galeria] Ostolaza herrian nahi dutela aldarrikatu dute, modu alaian

Herriko artista sorta batek Elkartasun Maratoian maratoian parte hartu du, baita herritar askok ere. Elkartasuna, hala ere, ez da eten.

Bi hiruko txapelketa asteburuan, Fanderian

Bihar Jubenilen hirukoa, eta etzi Nesken Hiruko Txapelketa jokatuko da Fanderiako zelaian.

Urteurrena Txekiar Errepublikan ospatuko du Zaria Koruak

Txekiar Errepublikan barrena bira egiten ari da Zariagaz abesbatza. Bi emanaldi egin ditu bertan, arrakasta handiz biak, eta bira osatzeko gelditzen zaizkion beste bi emanaldiak gaur eta bihar egingo ditu Nachod hirian.

Kutsadura kronikoa Pasaiako badian

Atsekabetuta daude Pasaiako portuan ingurumena zaintzen lanean aritzen diren taldeak. Hamarkadak dira kutsadurak herritarren bizitzak baldintzatzen dituela.

«Larrua utzi badut ere, ilusio gehien eragin didan erakusketa da»

Lehenengoz, soilik erretratuekin osatutako erakusketa zabalduko du argazkilari oreretarrak. Bere erakusketa guztietan bezala, argazkilariak egin du prozesu guztia.

onintza ostolaza manu ugartemendia

Babesa emateagatik, auzitara

Hilaren 16an hasiko da 47 euskal herritaren kontrako epaiketa, presoei asistentzia emateagatik. Tartean dira Onintza Ostolaza eta Manu Ugartemendia.

gurutzeko festak 2018

Gurutzeko festek girotuko dute irailaren erdialdea

Hilaren 13tik 15era ospatuko dituzte auzoko festak. Nikolas Urdanpilletari aitortza egingo diote, eta larunbat arratsaldean etena egingo dute, Bilbora joateko.

Nekazaritza Ekologikoaren Azoka egingo dute larunbatean

Nekazaritza Ekologikoaren azoka antolatu dute bosgarrenez Errenteriako Udalak, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biolur Gipuzkoak. Larunbatean egingo dute, goizez, eta hamazazpi ekoizlek hartuko dute parte.

aura Martinez eta Lezoko Alkatea

Aspertzeko aukerarik ez Santakrutzetan

Hilaren 13tik 16ra nahi adina plan izango dituzte zain Lezora joaten direnak. Udalak argi utzi du, ez dutela inongo indarkeria ezta jarrera matxistarik onartuko.

Errenterian erosteak saria du

25 eurotik gorako erosketengatik botila berrerabilgarria jasoko dute trukean erosleek. Guztira 1.400 botila banatuko dituzte.

Zentzumenen bidearen hamargarren etapa egingo du Urdaburuk

Cidad de Ebro herrian (Burgos, Espainia) hasiko dute txangoa eta Soncillon (Burgos, Espainia) amaitu. Zeharkaldia denera bost ordu eta erdikoa izango da.

Irina eginez, erribera kate jolasa, eta ibaiko altxorrak Fanderiako Errotan

Udaran eskaintza berezia izango du Fanderiako errotak, eta ingurumena eta kultura uztartzen dituzten ibai inguruko jarduera bereziak eskainiko ditu.

Gamongoaren gaineko hitzaldia eta erakusketa Merkatuzarren

Gamongoaren gainean hitzaldia emango dute bihar 18:00etan proiektuaren egileek Merkatuzarren.

Gabierrotako jaiak

Gabierrotak hartuko du auzoetako jaien lekukoa

Ostiralean hasita igandera arte egitarau zabala prestatu du Gabierrotako jai batzordeak: haur jolasak, lehiaketak, herri bazkaria, musika, danborrada eta zezen suzkoa ere ez dira faltako, besteak beste.

eskuzko pasaka

Osteguneko eskuzko pasakako partidak (2019-07-09)

Txostek antolatutako txapelketako zazpi partida jokatuko dituzte ostegunean. Ohi bezala, 17:00etan hasiko da partida sorta, kontzejupean.

Egun bat lehenago hasiko dituzte jaiak Trintxerpeko jubilatuek

Gazteei aurre hartu diete beteranoek. Karmenak ostiralean hasiko dira ofizialki, jubilatuek baina, haien jai propioak antolatuko dituzte ostegunean.

Aita Mari 1

Pasaian du etxea ‘Aita Mari’-k

Pasaiako portuan eroso eta seguru daudela diote ISHko kideek, hemen behintzat porturatzeko trabarik ez dutelako. Aste batzuk emango dituzte badian, Mediterraneora itzuli baino lehen.

eskuzko pasaka

Asteazkeneko eskuzko pasakako partidak (2019-07-08)

Txostek antolatzen duen eskuzko pasaka txapelketako sei partida jokatuko dituzte asteazken arratsaldean, kontzejupean.

Aita Mari kristauak

'Aita Mari'-ren lana babestu dute zenbait kristau elkartek

Espainia eta italiar estatuen jarrera bidegabea salatu dute eta minutu bateko isilunea eginez, Mediterraneoan zendutako migratzaile guztiak omendu dituzte.

Gehiago