xorrola mugi

Xorrola Mugi sisteman sartuko da astelehenean, deskontuekin

Gainerako garraiobideek duten hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabiltzen dutenek. Beste urrats bat eman dute, garraioa saretzeko.

Zuzi olinpikoa gaur piztuko dute

Bihar hasiko dira Herri Olinpiadak, baina gaur lehen proba egin beharko dute izena eman duten taldeek. 150 lezoar, hamabost talde, denak final handira iristeko lehiatzeko prest.

kontxa_sailkapen_estropada

Batelerek ez dute hutsik egin

Guruzne Azpirozen neskek etengabeko hobekuntzari eutsi eta aurten ere Kontxan izango dira. San Pedrok presiorik arraun egin du.

Hibaikak lortu du Kontxarako txartela, eroso

Hirugarren sailkatu dira Hibaikako emakumeak estropada bikaina eginda.

Suspertze tailerra, familian

Familia tailerra, hitzaldia eta sorospen ikastaroa antolatu ditu DYAk.

Irabazteko, egon behar

Kontxa dute helburu gaur Oarso Bidasoko zazpi traineruk. Emakumeen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da, eta gizonena 18:00etan.

artikutza

[Galeria] Kilometroak gaindituta, festa Artikutzan

San Agustin Eguna dela eta, erromeria ospatzen ari dira Artikutza inguruan. Jendetza asko hurbildu da bertara, usadioa berritzera.

Kutsadura Pasaiako Portuan

Zamaontzi baten kareak eragindako kutsadura salatu du Eguzki Taldeak

Kutsadura kasua aurreko astean eman zen Pasaiako Portuan, Donostiako Buenavista auzoaren aurrean, Antxotik metro eskasera. Hainbat bizilagunek eztarrian azkura sentitu zutela jakinarazi dute.

Txekiar Errepublikara doa Zariagaz

Bihar abiatuko dira Zariagaz Abesbatzako 13 eta 23 urte arteko 50 gazte Txekiar Errepublikan barrena bira egiteko. lau emanaldi eskainiko dituzte, Txekiako haur eta gazte abesbatzekin elkarlanean.

[Galeria] Nerea Egia eta Raul Gomez Antxoko festen aurreko krosean garaile

Antxoko San Fermin XXIX. Krosa egin zen atzo (igandea) Pasaiako barrutian. Maila handikoa izan zen, 94 korrikalariren parte hartzearekin.

jokin mitxelena

Jokin Mitxelenak Nekatoenean egonaldia egingo du

Sortzaile oiartzuarrak arkatzak eta errotulagailuak idazmakinarengatik aldatuko ditu. Lau asteko egonaldia egingo du Hendaian, Puka txakurraren abenturak idazteko.

'Aita Mari' erreskate ontzia Pasaiako Portuan dago

Getariako 'Aita Mari' erreskate itsasontzia, Pasaian da igandeaz geroztik. Hilabete emango du gehienez badian, matxura batzuk konpontzen eta abuztuan Greziarako bidea hartu nahi dute berriz ere.

oiartzun udalbatza 2019

Udalbatzaren funtzionamendua zehazteko plenoa egingo dute etzi

Udalbatzarren maiztasuna, batzorde iraunkorren osaketa eta beste hainbat gai zehaztuko dituzte agintaldi honetako bigarren udalbatzarrean.

Leialtasunaren truke, ohorezko aurreskua

Omenaldia jaso dute 50 urtez Touring Kirol Elkarteko bazkide izan direnek.

txost pala

Txostek egun osoko pala jaialdia prestatu du biharko

9 eta 16 urteko palisten topaketa egingo dute goizean eta arratsaldean. 22 urtez azpiko eta senior mailetako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte Madalensoron.

Emakumeen Etxeak udako ordutegia izango du irailera arte

Uztailaren 22tik abuztuaren 30era arte itxita izango da udako oporrengatik.

pasaka

Eskuzko pasakako emaitzak (2019-06-28)

Txost pilota elkarteak antolatzen duen txapelketako lau partida jokatu dituzte kontzejupean.

pasaka

Eskuz pasakako emaitzak (2019-06-27)

Dozena erdi partida jokatu dituzte kontzejupean.

oiartzun irratia

Oiartzun Irratiak frekuentzia aldatu du

107 frekuentzia atzean utzi, eta 106.5era pasatu dira.

Gehiago