
Honbu elkarteko bi borrokalariek taldekako proban eta defentsa pertsonalean lortu dituzte urrezko dominak, Japonian.

Hirigune historikoan kokatutako lokalak berreskuratzeko proiektu pilotu esperimentala abiatu du Errenteriako Udalak Oarsoaldea garapen Agentziaren bidez.

San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak ezustekoa eman du asteburuan larunbateko bi banderak irabazita. Igandean berriz, batelerak arrakastari eutsi eta bigarrenak izan ziren Errenteriako uretan, Hibaikaren atzetik.

ETE Liga irabazi du Hibaikak, atzo etxean jokatuta estropadako bandera irabazita. 150 puntu lortu dituzte Madalen ontziko arraunlariek. Ostegunean jokatuko da Donostian Kontxarako sailkapen estropada. Argi dio Amaia Gezala entrenatzaileak, "dena ematera joango gara, borrokatzera".

Aurtengo xanistebanetan bildutako irudiekin bideo bat osatu du HITZAk, laburpen modura.

Herriko helduek oraindik ere gazteak izaten jarraitzen dutela erakutsi dute arkume jate klasikoan. Atzo urdina izan bazen, gaur kolore berdeak hartu du protagonismoa.

Oiartzungo gazteriak indar erakustaldia egin du gaur. 630 lagunek txiki utzi dute Done Eztebe plaza eta ingurua.

Goiz-goizetik, eta etengabe, dozenaka ekitaldi izan dira gaur, askotarikoak. Egunean zehar irudi sorta bildu du HITZAk.

33. Oiartzungo Auzoen Arteko Sokatira Txapelketa jokatu dute gaur arratsaldean Madalensoro pilotalekuan.

Xanistebanetarako ekitaldi eta ekintza ugari antolatu ditu Oiartzungo Asanblada Feministak, "errealitate, gustu, nahi, behar eta ordutegi" ezberdinak dituzten oiartzuarrentzat.

Ostiraletik igandera bitartean Errenteriako Elikagai Bankuari emateko elikagai ez galkorrak bilduko dituztelako auzo elkartearen egoitzan.

Madalenak Cup uztailaren 14an jokatuko da Koldo Mitxelena plazan. Alebinentzako eta benjaminentzako formatu txikiko futbol txapelketa da.

Bihar 20:00tan botako dute txupinazoa Sanpedrotarra nesken areto futbol taldearen jokalari ohiek, lau eguneko ospakizunei hasiera zaratatsua emateko.

Manuel Lekuona biblioteka 09:00etatik aurrera egongo da irekita, ordutegi murriztuarekin. Irailaren 1ean bueltatuko da ohiko ordutegira.

Blogean dauden edukietara udalekuetan dauden haurren gurasoak bakarrik sar daitezke. Hori egiteko, pasahitza bidaliko diete. Segurtasun neurria da.

Goiatz Labandibarren 'Fotogramak' ipuin-liburuari buruz ariko dira solasean, egilearekin berarekin. Ondoren, ikasturtea bukatzeko, elkarrekin afalduko dute.

Sanferminen atarian ohitura denez, Lore Txorta elkarteak herri krosa antolatu iganderako. Zazpi kilometroko bidea du. Izena emateko aukera zabalik dago.

Udal biblioteka uztailean eta abuztuan goizez egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era.

Gure Esku Dago dinamikak hiru hitzordu garrantzitsu izango ditu Errenteria-Oreretan asteburu honetan. Lehena, ostiralean izango da; erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpena egingo du 18:30ean hasita Xenpelar etxean.