[Galeria] Olatu berdeak herria hartu du
Herriko helduek oraindik ere gazteak izaten jarraitzen dutela erakutsi dute arkume jate klasikoan. Atzo urdina izan bazen, gaur kolore berdeak hartu du protagonismoa.
Xanistebanetako azken eguna ospatzen ari dira gaur oiartzuarrak. Gazteen gehiengoak lotan jarraitzen duen bitartean, helduek hartu diete lekukoa gaur. Oraindik ere gazteak izaten jarraitzen dutela erakutsi dute arkume jate klasikoan. Atzo urdina izan bazen, gaur kolore berdeak hartu du protagonismoa.
Helduek Done Eztebe plaza bereganatu arren, haurren eguna izan da gaurkoa. Beraz, etxeko txikienek ere gozatzeko dozenaka aukera izan dituzte egun osoan zehar. Goizean, haurren danborradak, esku pilota txapelketa herrikoiak eta buruhandi eta erraldoien kalejirak erdigunea girotu du. Arratsaldean berriz, Haurtzaro Ikastolako parke erraldoira hamarka familia eta haur kuadrilla gerturatu dira.
Jaiei amaiera emateko gutxi falta den arren, ziur askok bihar arte luzatuko dituztela aurtengo xanistebanak. Ongi pasa!
Ikusi azken egunean zehar bildutako irudiak: