25 urteko senidetza ospatu dute Oiartzun eta Karaezek

Karaezko ordezkaritza eta Pier Elizondo izan dira 2019ko xanistebanetako kultur ekitaldiaren protagonista nagusiak.

«Kirolak izugarrizko askatasuna ematen dit; ondo pasatzen dut»

Garun paralisia du Ander Goenaga gazte errenteriarrak. Duela bi urte hasi zen surf egokitua egiten, eta Espainiako Txapelketan bigarren eta Europakoan hirugarren sailkatu berri da.

izaskun suberbiola
IZASKUN SUBERBIOLA, 'MATER' MUSEOKO ZUZENDARIA

«Plastikoaren ondorioez jabetu behar du jendeak»

‘Mater’ museo ontzia jaiez jai ari da. Santurtzin, Mutrikun eta Donostian egon ondoren, Pasaian ari da aurkezten herriko jaietan Zero Zabor Uretan egitasmoa.

xanistebanak 2019

Hurrengo geltokia: xanistebanak

Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dira xanistebanak. Lehenago, kultur ekitaldia egingo dute. Karaezek protagonismo berezia izango du.

[Bideoa eta galeria] Urtebetetzeko tarta eta guzti

Urtebetetze tarta jaso dute Xanti eta Maialenek mendeurrenaren harira, baita haien gona azpian jaiero jaiero sartu eta dantzatzen dituztenek ere, eta maskuriak astintzen dituzten buruhandiek.

[Bideoa eta galeria] Handiak dira

Madalenak heldu dira azken egunera, aurretik ordea ekintza ugari gelditzen dira EMKE Bandak Zentenarioa jotzen duen arte jaiak amaitzeko.

oiartzun txikizioak

Ikastetxeetan egindako txikizioak salatu ditu udalak

Haurtzaro eta Elizaldeko eremuetan txikizioak eteteko neurriak hartuko dituela jakinarazi du udalak. Hausnartzeko eskatu die egileei.

santioak txupinazoa

[Galeria eta bideoa] Epelean hasi dira Santioak

Aurten haurren dantza saioak eta 'flashmob' herrikoiak girotu dituzte txupinazoaren ondorengo lehen uneak.

Bi pista osasungarri berri, kaputxinoetan eta Ondartxon

Ibilbide bio osasungarri horiek osatzen dituzten elementuek hankak eta besoak mugitu eta oreka hobetzeko ariketak egiteko aukera eskaintzen dute, besteak beste.

sari banaketa gipuzkoako lau t'erdiko txapelketa

Oiarpeko Aranburu, Gipuzkoako Gazte Mailako lau t'erdiko txapeldun

Oiartzunen jokatu dituzte Gipuzkoako Lau t'erdiko finalak, kadetetako bi mailetan, gazteenean eta seniorren. Ugalde oiartzuarra ezin izan da nagusietan gailendu.

Aiora Irazu Castrelo do Miñon

Beste domina bat lortuta, Europako Txapelketan izango da Irazu

Aiora Irazuren bolada onak ez du etenik, oraingoz. Oiartzuarrak brontzezko domina eskuratu zuen asteburuan egindako Espainiako Piraguismo Kopan, Ourensen. Pasaiak Kayakek ordezkaritza izango du Europako Txapelketan.

Beste lau sari Legorbururentzat

Iurretan eta Miranda de Argan irabazi ditu lehiaketak Legorburuk.

Madalenetako Alabergako danborradan izena emateko azken eguna, bihar

Horretarako, Alabergako auzo elkarteko lokalera jo beharko dute bihar (hilak 26) 18:45etatik 19:45etara.

San Joan Haurren Danborrada

[Galeria] San Joan egunean, haurren danborrada nagusi

Eguerdian hasi dute herriko gazteenek danborrada Meipin eta soinua herri osoan zehar eraman dute haiekin plazaraino, gurasoak eta beste herritar asko atzean zituztela.

San Joan Sua Trintxerpen

[Galeria] San Joan Suak Trintxerpen eta Antxon

San Joan bezpera ospatzeko aukera baliatu zuten askok Trintxerpen eta Antxon. Asteburua eta tenperatura epela lagun izan zituzten.

Xoxolur Mendi Klubaren sasoiko azken irteera, asteburuan

Xoxolur Mendi Klubak bi eguneko irteera antolatu du astebururako. Larunbatean aterako dira, gaua Azabaratzan pasa, eta igandean bazkaria.

Aizkorri_mendia

Aizkorrira ibilaldia antolatuko du Portu Agintaritzako Mendi Elkarteak

Elkartearen XX. urteurrena dela eta, Aizkorri igoko dute hilaren 29an. Izena emateko epea zabalik dago.

Giza eskubideen urraketa lehen lerrora

Euskal presoen giza eskubideen alde aritu ziren eskubaloian larunbatean Orain Presoak iniziatibaren barruan. Izan ere, handball erakustaldia egin zuten Zumardian.

Gehiago