
Irailean hamar jarduera eskainiko ditu Oiartzungo kiroldegiak. Abuztua bukatu arte edo tokiak bete arte eman daiteke izena.

EMKE Musika bandak ez du etenik hartuko, momentuz, eta hilabete honetarako hiru hitzordu garrantzitsu finkatu ditu.

Touring elkarteak 585 euroko txekea eman dio Mindara elkarteari inklusibitatearen aldeko lanean jarrai dezan. Mindara elkarteko haurrak Jon bautista Campuseko haurrekin batera izan dira gaur Fanderiako futbol zelaian.

Txartel arrosa duten zenbait egoiliarrek aparkatu ahalko dute soilik Bizkaia plazan. Txartelak Donibaneko HAZ bulegoan banatuko dituzte bihartik aurrera.

Ezohiko batzarrean onartu dute Mendiburu 14 eraikinaren proiektuaren fase hori onartzea. Jendaurrean egon denean ez du alegaziorik jaso.

Karmengo Amaren eguna da, hortaz Trintxerpen egun handia dute gaur. Alaitasunez eutsi diote trintxerpetarrek jaien azken orduei.

Arraun elkarteak baieztatu du sasoia bukatu arte 'Erreka' ontziaren entrenatzaile izango dela Ortzaikakoa. Juan Mari Etxaberen lekukoa hartuko du.

Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaurrekoetako bat Oiartzunen jokatuko dute, azaroaren 24ean. Lehia irailaren 14an hasiko da.

Irailaren 14an hasiko den herrialdeko txapelketaren barruan, Irunen final-laurdenetako saio bat egingo dute, eta Oiartzunen finalerdietako beste bat.

Txupinazoaren zuzeneko emisioaz gain, askaria eta zuzeneko kontzertua antolatu du Zintzilik Irrati libreak denboraldia amaitzeko.

60.140 euro bideratuko dituzte hizkuntzaren sustapen jardueretara. Euskaltegiko ikasleek, UEUkoek eta beste erakundeek eska dezakete.

Bazkarirako tiketak kamisetarekin batera, 18 euroan izango dira salgai. 12:00etan emango diote hasiera jaialdiari, herrian zehar joango den trikipoteoarekin.

Hilaren 23ko gaua han pasatzeko autobusa antolatu du Oihartzun Guk-ek. Ekainaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna.

Larunbatean osatuko da Pasaiako udalbatza eta zalantzak dira nagusi. EH Bilduko Junkal Mintegiak bere burua aurkeztuko duela baieztatu du. Oraingoz, PSEk eta EAJk ez dute akordiorik lotu, baina negoziatzen ari dira.

Abuztuaren 16ra arte ordain daiteke banketxean. Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 16an kobratuko diete.

Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek aukeratu dute zein kartelek iragarriko dituen Oiartzungo festa nagusiak, 25 kartelen artean.

Motorrek Kupeldegi kaleko 11. atariaren inguruko arkupeetan, oinezkoentzako eremuan aparkatzen dutelako kezka azaldu dute bizilagunek.

Tilos 7 Pasa txapelketako herrikoien mailan nagusitzea lortu dute Bidegain eta Izoztegik, finalean 22-16 nagusituta.

Aurkezpen ekitaldia hilaren 18an da, 19:00etan Euskara eta Kultura aretoan. Irati Elizalde eta Jexux Olaziregi izango dira hizlariak.

Zarata Maparen ondorioz sorturtako agiriari uztailaren 10era arte egin dakizkioke ekarpenak. Hiru ardatz nagusi ditu Ekintza Planak.