SanpedrotarraAE Santanderren

Sufrimendua moreentzat, egonkortasuna arrosentzat

Larunbatean hondoa jo arren, moreek egoera iraultzea lortu zuten atzo eta arerio nagusiak atzean uztea lortu zuten. San Juan-Koxtaperen hiru traineruen helburuak bestalde, zehazten hasiak dira.

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute pisukideari sexu erasoa egiten saiatzeagatik

Ostegun gauean izan ziren gertakariak. 43 gizon bat sexu erasoa egiten saiatu zen pisukideari. Emakumeak ihes egin zuen eta gela batean babestu Ertzaintza heldu zen arte.

Ilusioz prestatutako 130 ekintzekin datoz madalenak

Jai batzordeak ostiralean agerraldia egin zuen. Herri bazkarirako txartelak, eta jaietarako zapiak salgai dituzte.

san pedron bizi

[Galeria] Erronkak nork irabaziko aritu dira sanpedrotarrak

San Pedron Bizi! desafioa egin dute barrutiko hiru auzoetako bizilagunen artean. Kanpotik bizitzera iritsitakoek ere beren talde propioa izan dute.

inude eta artzainak san pedro

[Galeria] Inauteriak? Ez, San Pedroko festak

Pasaiako barrutia urteko egunik handienean da. Inude eta artzainen desfilea egin dute gaur eguerdian, San Pedron gora eta behera. Arratsaldean, auzoen arteko desafioa.

Oiartzungo dantzariak Karaez

Oiartzun eta Karaez, 25 urte lotura indartuz

Oiartzunen eta Karaezen arteko senidetza hitzarmenak mende laurdena bete du aurten. Harremanak lehenago hasi ziren, eta hainbat bitxikeria utzi ditu.

"Aniztasun afektibo-sexualaren borroka guztiona eta egunerokoa da"

LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna da gaur, eta horren harira adierazpen instituzionala egin dute Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi politiko guztiek.

Errenteriari lakoi eta olagarro usaina dario

Galiziako Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta, eta horren harira, asteburu osoan zehar bertako jakiak baita musikarekin ere gozatzeko aukera izango dute Zumardira biltzen direnek.

lgtbi pasaia

Pasaiako Udalaren adierazpena, LGTBI+ Harrotasun Egunari buruzkoa

Pasaiako Udalbatza osatzen duten talde guztiek adierazpen instituzionala adostu dute, LGTBI+ pertsonen eskubideak aldarrikatzen diren egunean.

Pasaiako Udalbatzako talde politikoak

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak akordioa lortu dute Interal lantegian

Lan hobekuntzari begira urrats nabarmenak egin direla esan du ELAk: "Lan erreformei aurre egiteko klausulak jasotzen ditu akordioak eta funtsean, langileen egoera duintzeko bidean lorpen esanguratsuak lortu dira".

oiartzungo gazteen antzerki eskola

Antzerkian ibili nahi duten gazteek bihartik aurrera eman dezakete izena

Gazteen Antzerki Eskolaren 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa irekiko dute. Datozen asteetan emanaldiak eskainiko dituzte.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Jose Angel Rodriguez: "Bakarrik gobernatzeko emaitza jaso nahi dugu, gure programa garatzeko"

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZAk. Honakoa elkarrizketa horietatik laugarrena, Jose Angel Rodriguez PSE-EEko alkategaiari egindakoa.

itturri

Iturrik larunbatean zozkatuko ditu 100 euroko hamar bale

'Oiartzun bizi, Oiartzunen erosi' kanpaina martxan dago datorren ostiralera arte. Erosketak eginda, zozketan parte har daiteke.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

"Bada garaia Pasaiak ere EAJ izan dezan gidaritzan"

Nahikari Otermin, EAJren alkategaia

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Ion Collar: "Pertsonak eta horien beharrak erdigunean jartzen dituen proiektuaren aldeko hautua da gurea"

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZAk. Honakoa elkarrizketa horietatik hirugarrena, Ion Collar Elkarrekin Podemoseko alkategaiari egindakoa.

Agin Laburu eta Jon Maiarekin bertso afaria, larunbatean Tiñelun

Mañontzi Bertso Eskolak antolatu du bertso afaria. Tiketak 20 euroan daude salgai, Tiñelun, hilaren 23ra arte (osteguna).

Helduek euskaraz dohainik ikas dezakete 2019/2020tik aurrera

Euskara B2 mailara arte ikastea dohainik izan dezakete oiartzuarrek datorren ikasturtean. Baldintza batzuk bete behar dira.

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

"Iraganera bueltatu edo etorkizunerantz egin", EAJren galdera lezoarrei

Lezoko EAJk egindakoen, eta egin asmo dituztenen zerrenda zabaldu du ohar bidez. Jesus Mari Martiarenak aurrera begira jartzeko eskatu die herritarrei.

Gehiago