Ihoteak prestatzeko zitak jarri ditu Abaraxka ludotekak
Hilaren 5ean eta 11an joste lanak egingo dituzte ludotekan. Hilaren 8an sorgin eta basandre txikiak sortuko dituzte.
Ihoteak gainean daude, eta festetan parte hartzen duten eragileak ari dira prestaketa lanak egiten.
Abaraxka ludotekak hiru zita jarri ditu datozen egunetarako. Bihar —hilak 5— eta datorren asteartean joste lanak egingo dituzte ludotekan. Bi saioak 17:00etan hasiko dira.
Datorren larunbatean, berriz, sorgin eta basandre txikiak sortuko dituzte, joste lanak alde batera utzi gabe. Herri Musikaren Txokoan egingo dituzte prestaketa lanak, 16:30ean hasita.
Herritar guztiei irekitako jarduerak izango direla jakinarazi dute.