Ikastetxeek ihoteetarako entseguak egingo dituzte
Elizalde Herri Eskolak karroxa prestatzeko saioa egingo du ostiral arratsaldean. Haurtzarok astelehenerako prestatu du entsegua.
Abaraxka ludotekak egin duen bezala, herriko hezkuntza zentroek ihoteak prestatzeko zitak jarri dituzte datozen egunetan.
Lehenak Elizalde Herri Eskolako ikasle eta gurasoak izan dira. Pasa den ostiralean egin zuten karroxa prestatzeko lehenengo entsegua, eta datorrenean dantzatzen jarraituko dute. Eskolako jangelan geratu dira, 16:45ean.
Haurtzaro Ikastolakoek, berriz, burrunbaren entseguak datorren astelehenean egingo dituzte. 16:45ean geratu dira.