Ander Iñarra eta Ainhoa Sanz, azkarrenak Lezo-Jaizkibel lasterketan
Gizonezkoetan Ander Iñarra, Joxe Amunarriz eta Hodei Lujanbio igo dira podiumera. Emakumezkoetan aldiz, Ainhoa Sanz, Lourdes Oiartzabal eta Maialen Gurrutxaga.
Lezo-Jaizkibel Lasterketaren zazpigarren edizioa Ander Iñarra eta Ainhoa Sanz korrikalarientzat izan da, haiek izan dira 14 kilometroko eta 1.200 metroko desnibel metatuko ibilbidea zeharkatzen lehenak. 350 partaide inguruk hartu dute parte aurtengoan, horietatik 73 lezoarrak. Festa giroa nagusitu da goiz osoan zehar Santo Kristo plaza, eguraldiak ehunka herritar lasterketaz gozatzera animatu ditu.
Ander Iñarra lezoarra izan da gaurko protagonista nagusia. Izan ere, lehenengo postuaz gain, lezoar azkarrenaren saria jaso du, eta su ebakia igotzen ere lehena izan da. Beraz, sari hirukoitza jaso du lezoarrak. Haren atzetik, bigarren postuan, Joxe Amunarriz hondarribiarra heldu da, minutu inguru geroago. Oarsoaldeko ordezkaritzari dagokionean, Lourdes Oiartzabal lezoarra bigarren sailkatu da.
Gainera, Maitane Etxeberria Bera Berako eskubaloi jokalariari omenaldia egin zioten sari banatze ekitaldian. Besteak beste, Munduko Txapelketan txapeldunorde izan da lezoarra Espainiako selekzioarekin. Bide arrakastatsua darama eskubaloiaren munduan.
Ondorengoa da sailkapena. Osorik ikusteko, Kirolprobak-en webgunean eskuragarri dago.
Gizonezkoak:
- Ander Iñarra (1:04:21)
- Joxe Amunarriz (1:05:22)
- Hodei Lujanbio (1:05:58)
Emakumezkoak:
- Ainhoa Sanz (1:13:52)
- Lourdes Oiartzabal (1:21:41)
- Maialen Gurrutxaga (1:23:46)
Lezoar onenak:
- Ander Iñarra (Eneko anaiari eman zion saria, bigarren lezoarra izan zen).
- Lourdes Oiartzabal
Su ebakian azkarrenak:
- Ander Iñarra
- Ainhoa Sanz