[Galeria] Zazpigarren Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa, iruditan
350 korrikalari inguruk hartu dute parte aurtengo mendi lasterketan, horietako 73 lezoarrak.
Zita garrantzitsua izan dute running-aren zaleek gaur Lezon. 350 korrikalari inguruk hartu dute parte zazpigarren Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan, aurtengoa ere oso arrakastatsua izan da. Sekulako babesa jaso dute korrikalariek azken metroetan bereziki, etengabeko txalo zaparrada jaso dute denek helmugan.
HITZA gaurko lasterketan izan da, helmugan zehazki, eta bertan irudi ugari bildu ditu.