Lezo-Jaizkibel probaren antolatzaileak: "Mila esker bihotzez. Zoragarriak zarete!"
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketan ikusten dena da korrikalariek pozik egiten dutela lasterketa. Baina horren atzean hamarnaka boluntarioren lana dago.
Igadean izan zen Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren zazpigarren edizioa. Garaileak, Ander Iñarra lezoarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra. Antolakuntzako kideek, ordea, igandean (eta aurretik) lanean izan zirenei eskerrak eman dizkiete, “mila esker bihotzez. Zoragarriak zarete!”, esan diete.
Izan ere, ehunka dira lasterketaren xehetasun guztiak ondo atera daitezen lanean izaten diren lezoarrak, auzolanean. Esan daiteke, herri oso baten babesa eta lana duela mendiko probak. Horregatik antolatzaileen esker ona.
Aitortza mezua, herritarrei, eta korrikalari, laguntzaile, animatzaile, senide, babesle, lagun, eta erakundeei ere luzatu diete.