2020/8

Terrazek ordutegi berria izango dute

Establezimendua zabalik dagoen ordutegian terraza jartzeko baimena emango du udalak, egun osoz, ohiko ordutegiaren barruan.

San Pedroren garaipen estua Getxon

San Pedroren garaipen estua Getxon. Pedreña, Deusto, Arkote eta San Juanen hatsa ondo-ondoan izan dute moreek. San Juanek hiru segundoko zigorra jaso du.

Egoiliarren positiborik ez Sanmarkosenen

Langile batek COVID-19agatik positibo eman duelako PCR probak egin dizkiete 3. solairuko egoiliarrei. Ez da positiborik jaso.

Santakrutzen egoera aztertzeko bilera egingo du Jai Batzordeak

COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdi egoeraren aurrean, «hartu beharreko jarrera eta jokabidea» erabakitzeko bilkura egingo du Jai Batzordeak.

Getxoko uretan egongo da asteburuko lehia

Bizkaiko banderak etxera ekartzeko helburuarekin lehiatuko dira asteburu honetan Oarsoaldeko traineruak.

Renfeko geltokiko proiektua esleitu izanagatik «pozik» agertu da udala

2019ko martxoan Pasaiako Udalak eta Adifek Antxoko tren geltokia berritzeko sinatutako hitzarmena atzerapenarekin iritsi arren, berri «ontzat» jo du alkateak albistea.

Ondartxo pasealekuaren itxieragatik protestara deitu dute gaur San Pedron.

Ondartxo pasealekuko itxiera salatzeko murala margotzera deitu dute gaur

«Birika» kendu dietela argudiatuta, margoz eta idatziz protesta egiteko hitzordua finkatu dute gaur arratsaldean.

Ur jolas parkeak Altzate igerilekuen eskaintza osatuko du aurrerantzean.

Altzateko ur jolas parke berria etzi inauguratuko du udalak

Adin tarte ezberdinetako haur eta gaztetxoei zuzenduta dago igerilekuetako gune berria. Osasun Sailak espazioa irekitzeko baimena berretsi du.

Arraguako haur parkea denbora baterako itxi du Udaltzaingoak.

Arraguako tabernako positiboak familiartean kutsatu direla zehaztu du udalak

Kutsatzea senideen artean eman dela ondorioztatu du Osasun Sailak, eta beraz, bezeroei ez zaie PCR probarik egingo momentuz.

Alhambra tabernan agerraldi bat egon daitekeen ikertzen ari dira [Irudia: Bar Alhambra].

Alhambra tabernako zerbitzari batek COVID-19an positibo eman duela dio udalak

Koronabirus kasu bat dela-eta Alhambra taberna itxita dagoela jakinarazi du udalak, nahiz eta Udaltzaingoak HITZA-ri baieztatu dionez, tabernako arduradunak eta haien alaba dira kutsatutakoak.

Aste honetako hitzorduak gogoratu ditu Mater museoak

Ontzi museo ekoaktiboak hil honetan zehar prestatutako jarduerekin itsas ekosistema eta Pasaiako natur guneak ezagutzera deitu ditu herritarrak.

Koronabirusa. COVID-19.

Bederatzi kutsatu gehiago izan dira asteburuan Oarsoaldean

Gaur egin ditu publiko Osasun Sailak ostiraletik atzora arteko datuak, eta horien arabera, hiru lagun kutsatu dira Errenteria-Oreretan, bost Pasaian, eta bat Oiartzunen.

Musukoa

Lau koronabirus positibo berri Oarsoaldean

Osasun Sailak bina kasu baieztatu ditu Oiartzunen eta Pasaian; Lezon ez dute positiborik atzeman, eta lehen aldiz lau egunetan, Errenteria-Oreretan ez da kutsatu berririk izan.

Atzoko jardunaldiko irudia.

Eskuzko pasakako txapelketaren beste jardunaldi bat izango da gaur

Hiru bikoteren arteko lehia izango da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Arraguako pilotalekuan.

Koronabirusa. COVID-19.

Zazpi lagun gehiago kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Oarsoaldean

Osasun Sailak baieztatu duenez, atzoko egunean sei positibo berri atzeman zituzten Errenteria-Oreretan, eta bat, Pasaian.

Odola emateko aukera izango dute antxotarrek datorren asteazkenean

Azken saioan 28 poltsa bildu zituztela-eta osasun krisiaren aurrean antxotarren erantzun «eredugarria» txalotu du odol emaileen elkarteak.

Koronabirusa. COVID-19. Datu ofizialak.

Bi kutsatu berri izan dira Oarsoaldean

Positibo bana baieztatu du Osasun Sailak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezok eta Pasaiak ez dute kasurik baieztatu azken 24 orduetan.

Koronabirusa. COVID-19.

Hiru positibo berri baieztatu dituzte azken 24 orduetan Oarsoaldean

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Oiartzunen eta bat Errenteria-Oreretan. Lezon eta Pasaian ez da aldaketarik egon azken orduetan.

Atzoko lehian ateratako irudia.

Eskuzko pasakako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Arraguan

Atzo eman zioten hasiera aste honetako lehiari eta bihar jokatuko dute finala, Arraguako pilotalekuan.

Errenteriako Udaletxea.

Zenbait tasa eta zerga ordaintzeko epea zabaltzen ari da udala

Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga da aste honetan zabaldutakoa, eta datorren astelehenean, zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren gaineko zergaren txanda iritsiko da.

Gehiago