Irakurketa Taldeak astebete atzeratu du ikasturte hasiera
Gaur egitekoa zuten saioa, baina astebete atzeratuko dute. Hilaren 29an hitz egingo dute Albert Camusen 'Izurria'-ri buruz.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak gaur hasi beharko luke ikasturtea, baina astebete atzeratu dute. Gaur zortzi izango da lehenengo saioa. Albert Camusen Izurria liburua aztertuko dute. Ordua eta tokia berbera izango da: 20:00etan, bibliotekan.
Ez da datorren astean izango duten zita bakarra. Ostegunean —urriak 1— Amets Arzallusek Miñan liburua aurkeztuko du. 19:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia. 40 lagunentzako edukiera egongo da.