Moriako errefuxiatuekiko elkartasuna hemen hasten da
Zaporeak elkarteak antolatuta, janari banaketa egiten ari dira asteburuan Errenteria-Oreretan, Moriako errefuxiatuei bidaltzeko.
Larrialdi egoera gorrian daude Greziako Moria kanpalekua zenean bizi ziren errefuxiatuak. Elkartasun mekanismoak azkar asko aktibatu ditu han bertatik bertara lan egiten duen Zaporeak elkarteak.
Asteburu honetan janari bilketa egiten ari dira, Euskal Herri osoan. Errenteria-Oreretan hainbat eragilek beren ekarpena egin dute. Norbanakoek berea egiteko tokia Errenkoalde merkatari eta ostalarien elkarteko egoitza izan da, Herriko Plazan.
Errenkoaldeko kideek adierazi dutenez —gaur, 12:00ak inguruan—, jende andana hurbildu da gaur zein atzo, aleka. Oso pozik zeuden izandako erantzunarekin: prestatuta zituzten kutxa guztiak ia beteta zeuden ordu horretan.
Gogorarazi dutenez, Zaporeak elkartekoak kutxak biltzera pasatzen diren arte egongo da ekarpena egiteko aukera. Horrez gain, Lezon ere jasotzen ari dira. Kultura aretoan (Donibane kalea, 2) egongo dira proiektuaren boluntarioak jakiak biltzeko prest 19:00ak arte.
diru ekarpena egiteko moduak eman dituzte:
- Kutxabank: ES32 2095 5011 80 9115250322.
- Laboral Kutxa: ES71 3035 0103 88 1030035880.
- Bizum: Zaporeak Proiektua – 00435.