Haurtzaroko LH4ko ikasleek Moriaren aldeko denda jarriko dute
Ostegun arratsaldean Kontzejupean jarriko dute denda solidarioa. Jasotako dirua Zaporeak proiektuari bideratuko diote.

LH4ko ikasleek egin duten karteletako bat.
Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek denda solidarioa jarriko dute datorren ostegun arratsaldean —urriak 1—.
Hainbat produktu jarriko dituzte salgai, eta borondatea eman nahi duenak ere horretarako aukera izango du. Jasotako diru guztia Zaporeak proiektuari bideratuko diote. Elkarte hori Moriako kanpalekua zenean bizi ziren errefuxiatuen aldeko kanpainan buru-belarri sartuta dago; pasa den asteburuan bilketa handia egin zuten.
Haurtzaroko ikasleek Kontzejupean jarriko dute denda solidarioa, 17:30etik 19:00etara bitartean.
