
Gazteria zinegotziak osasun larrialdiak sortutako egoerari errepasoa eman dio. Eragileen jarduna ez da gelditu, eraldatu baizik.

Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, garraiolari britainiar bat zendu da gaur, lanean ari zela. Bihotzekoak jota hil dela uste duten arren, COVID-19aren aurkako ezarri dute, gizonak sukarra baitzuen.

Kultur labea egitasmoaren barruan, herriko hiru sortzailek beste hainbeste lan eskainiko dituzte gaurtik hasi eta ostiralera bitartean.

Presa botatzeko baimena eman du udalak, bi arrazoirengatik: aspaldi ez dela erabili, eta inguruko habitat naturala berera bueltatzeko, pixkanaka.

Errenteria-Oreretako Sagardo Eguna, bertan behera utzi dute. Hilaren 25ean zen egitekoa. Antolatzaileek lanean jarraitzen dutela adierazi dute.

Gaur bete dira 89 urte Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenetik. Oiartzungo udaletxeko balkoian hiru koloreko bandera jarri dute.

Oiartzungo Udalak bideoa egin du, elkar zaintzak duen garrantzia azpimarratuz. Oiartzungo Feministen Asanbladaren eta Oiartzun Aurrearen babesa jaso du.

79 urte bete dira gaur Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenetik. Errenteria-Oreretako hainbat txokotan bandera jarri dute.

Krisi sanitarioa eta alarma egoerak hilabete betetzear zirela, hilaren 10ean EH Bilduko bozeramaile Junkal Mintegiak adierazpen ofiziala egin zuen.

Koronabirusak herritarrak etxean konfinatu ditu, baina ez du udal liburutegiaren jarduna eten. Sareak emandako aukerak baliatu eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Elkargik kudeatzen dituen maileguak Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez kudea daitezkeela jakinarazi dute. Enpresentzako diru laguntzak dira.

Igoera txikia koronabirus kasuetan Oarsoaldean, baina gora. Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen artean bost gaixo gehiago daude. Lezon, hazkunderik ez.

Zer esan nahi diozue munduari? galdera egingo diete haurrei, eta beraiek gogokoen duten moduan erantzungo dute: marrazki, ipuin, bertso, poesia, eskulan, argazki, abesti, audio edota iritzi bidez.

Aurreko astekoa izan da laugarren denboraldiko azken lehiaketa. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten 600dik gora lagunei: Hurrengo denboraldia prestatzen hasiak dira dagoeneko, adi beraz.

Udal jabetzako eraikina da Iturburu etxea. Eltxo asko agertu zirela eta, udalak etxea fumigatu zuen iaz, eta aurten berriro egin dute.

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu eratu zenetik apirilaren 5ean, datorren igandean. Ezingo du kalean ospatu, handiki, halabeharrez; Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak eta konfinamenduak ez duelako horretarako aukerarik eskainiko, baina ospatu ospatuko dutela esan dute gaur udal ordezkariek, Aizpea Otaegi alkatea buru.

Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 9 eta 12an ez da hondakinen bilketarik ezta bide publikoen garbiketarik egingo.

Ostegunetan jasotzen dituzte Lezon tamaina handiko hondakinak. Horiek etxean gorde ditzatela eskatu die udalak lezoarrei.

Boluntario horiekin harremanetan jartzeko hiru bide dituzte laguntza eskatu edota boluntario lanetan lagundu nahi dutenek: 623 04 04 65 telefono zenbakia; Facebook eta Instagram kontuak.

Koronabirus positiboen kurba leuntzen ari da Oarsoaldean. Errenterian kasu bat gehiago, eta Lezon beste bi azken orduetan. Azken egunetako joera, baikorra.