
Oiartzungo Kultura zinegotziak kultur jarduerei errepasoa eman die. Dena oraindik kolokan dagoela esan du, eta kulturaren garrantzia nabarmendu du.

Gaur 89 urte bete dira Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenetik. Oroigarri gisa, errepublikaren hiru koloreko bandera jarri dute Trintxerpeko Alkateordetzan.

Proiektuari esker, antzerkiak, dantzak, musikak eta adierazpen ezberdinetako emanaldiak euren ohiko agertokia aldatu eta Herri Bizia , udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat.

Erosketa egiteko sortzen diren ilarekin amaitzeko iniziatiba martxan jarri dute Errenteriako Udalak eta bertako merkatari eta ostalarien elkarteek, Errenkoaldek, MKT eta Ostari elkarteek, hain zuzen ere, elkarlanean.

Haur eta nerabeek izan ditzaketen kezka, zalantza edo zailtasunekin laguntzeko zerbitzua martxan jarri du Pasaiako Udalak konfinamendua irauten duen bitartean.

Kaleetan ez, baina balkoietan ordea, egingo diote gorazarre hilaren 14an. Hala, Riegoren ereserkia balkoietatik zabaltzera deitu du Pikoketa elkarteak 13:00etan, eta ikurrina eta Espainiako II Errepublikako banderak jartzera leiho eta balkoietan. Gauean berriz, 21:00etan kazeroladarekin bat egitera deitu du errepublikazaleen elkarteak.

Errenteria-Oreretan hiru kasu berri zenbatu dituzte eta bana Oiartzunen eta Pasaian; Lezon ez da kasu berririk izan atzo.

Laguntzeko prest daudenek, taldekideekin jarri behar dute harremanetan posta elektronikora mezua bidalita. Iniziatibaren inguruko informazio guztia, sortu duten web orrian dago eskuragarri.

Sare Herritarrak, larri gaixo dauden euskal presoek bizi duten egoera ekarri du gogora, eta gaur egungo egoeran inoiz baino presazkoagoa dela horiek etxeratzea esan du.

Aste Santuari begira, eta oporraldi bitxi honetarako, familian jolastea proposatu dute Antzara Jokoa berezian.

Irrati libreak, egunero saioa egiten du arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara FM 100ean, Covid-19aren harira sortutako osasun larrialdiak, eta konfinamenduak eragin duen bakartzea eta herritarren arteko harreman etetea gainditzeko uhinen bidez, bada ere.

Antxoko Topaguneak TOP&GUNE news aldizkari digitalaren lehen alea publikatu zuen aurreko astean. Antxoko publikazio berria, herritik, herriarentzat eta etxetik irten gabe.

Piztu Lezo, itxialdi garaian ere, herritarrak mugiarazten ari da. Egin duten azken proposamena argazki lehiaketarena da. Edonork parte har dezake.

'Zahartzaroa, beharrak eta aukerak' online seminarioa antolatu du Oarsoaldea Garapen agentziak. Bizipoz kooperatibako Beatriz Santamaria eta Eider Etxeberria ekintzaileek seminarioan parte hartuko dute.

Apaldu egin da azken orduetan koronabirus gaixoen hazkundea Oarsoaldean. Pasaian hiru kasu gehiago daude, eta Errenteria-Oreretan bakarra.

Juan Diego Ramos 'Pelukas' errenteriarra auzoz auzo dabil koronabirusaren aroan herriko aldartea zein den jaso asmoz, testuekin, eta irudiekin.

Uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira udalekuak. Curriculumak jasotzen ari dira, eta begirale titulua izan beharko da, besteak beste.

Deskargatu ezazu Oarso Bidasoko Hitzaren astekaria.

Koronabirusarekin zerikusia duen informazioa emateaz gain, itxialdia ahalik eta hoberen igarotzeko iradokizunak eskainiko dira atal berrian.

Ortzadarrak eskuz sortu eta etxeetako leiho eta balkoietan zintzilikatzera deitu dituzte Pasaiako umeak.