[Bideoa eta galeria] Balkoi arroxak hil direnen eta gaixo daudenen omenez

Horien guztien omenez, iniziatiba abiatu dute Pasai Donibanen. Balkoi eta leihoak arroxa kolorez jantzi dituzte —zein kolore egokiago— hildakoen omenez, baina baita, gaixorik daudenen omenez. Hala mantenduko dituzte, gainera, etxealdiak iraun bitartean.

Kutsatu berririk ez Oarsoaldean

Ez da kutsatu berririk antzeman azken 24 orduetan Oarsoaldeko herrietan. Lehenengo aldia da Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila datuak ematen hasi zenetik ez dela kutsatu berririk eskualdean.

manuel lekuona biblioteka

Irakurle Taldeak digitalki eskainiko du apirileko saioa

Larrialdi egoerak ez ditu Oiartzungo Irakurle Taldeko kideak gelditu. Beñat Sarasolaren 'Deklaratzekorik ez' liburua irakurriko dute hilaren 21ean.

Jon del Olmo: «Krisi honi aurre egiteko egoera onean gaude, baina ez du esan nahi eraginik izango ez duenik»

Koronabirusaren krisiak eragindako egoera larrienei aurre egiteko eta herriko enpresa, merkatari eta ostalariak babesteko Oiartzungo Udalak aztertutako neurriak azaldu ditu Ogasun zinegotziak.

OarsoBidasoa

EH Bilduk proposamen sorta berria egin dio gobernu taldeari

Zaurgarrien diren herritarrei zein beharra duten sektoreei begirako neurriak dira. Lezoko Zaintza Sareari, behar beste garrantzia ez diola eman gobernu taldeak uste du gainera, koalizio subiranistak.

Koronabirus kasu bakarra Oarsoaldean

Atzoko zenbaketaren arabera, kasu berri bakarra antzeman dute, Pasaian izan da.

[Galeria] 700. urteurrena: balkoi eta leiho biziak

Mendi Urruzuno  argazkilariak ere egin du bere ekarpena. Uneak jaso ditu, atondutako balkoi eta leihoak, baina batez ere, atzoko balkoi eta leiho arteko ekitaldiak irudikatu nahi zuen komunitate baten gutasuna, urruneko elkar besarkada erraldoia bildu du pieza txikietan.

Bi puntu eta erdian jaitsi da trafikoa Pasaiako Portuan lehen hiruhilekoan

Aste honetan bertan bere enpresa eta erabiltzaileei laguntzeko neurri sorta zabala aurkeztuko duela azaldu du Pasaiako Portuak

lur korta

Konfinamendua arintzeko ipuin kontaketa digitala eskainiko du Lur Kortak

Familia osoari begirako saioa eskainiko du Youtuben datorren ostegunean (hilak 9).

[Galeria] Zorionak!

700 muxu eta besarkada emango dizkiote Errenteria-Oreretari gaur bertako bizilagunek, bat bete duen urte bakoitzeko.

Oarsoaldeko herri guztietan egin du gora Covid-19a dutenen kopuruak

Oarsoaldeko herri guztietan egin du gora Covid-19a dutenen kopuruak. Lau herrietako kopuruak kontuan hartuta, 69 gaixo daude orotara.

Garbiketa eta desinfekzio lanak indartu ditu udalak

Zisternadun kamioi batek lau barrutietako bideak garbituko ditu. Horretarako osasun agintariek baimendutako produktu desinfektatzaile bat erabiltzen ari dira.

lezo.baratze.parkea

Soilik barazkiak jasotzera joan daitezke erabiltzaileak Baratze Parkera

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta Baratze Parkearen inguruko prebentzio neurriak argitaratu ditu udalak.

Udalak ere eskola kirola etxean egitera animatu ditu Lezoko gazteak

Koronabirus garaiko konfinamenduan ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz, Eskola Kirola Etxean egitasmoaren alde agertu da Lezoko Udala.

planotxalentx

Planoak marrazteko gonbita, paretetatik ihes egiteko

Oiartzun Aurrea dinamikaren barruan, laugarren erronka bota dute. Onintza Etxebestek gonbitea luzatu die oiartzuarrei, plano bat marraz dezaten.

Zortzi koronabirus kasu berri Oarsoaldean

Atzoko datuen arabera, zortzi pertsonatan hazi egin da koronabirusagatik gaixo direnen kopurua Oarsoaldean. Errenterian eta Pasaian izan da hazkundea.

Udal zergak ordaintzeko epeak malgutuko dira Pasaian

Udalak hartutako behin-behineko erabakia da, koronabirus izurriteak eragindako zailtasun ekonomiko eta administratiboak arintzeko.

Usozen aparkatu ahalko da alarma egoerak iraun bitartean

Antxon bizi edota lan egiten duten osasun arloko profesionalen eskariari jarraiki, Usozko eremuan aparkatzea baimendu du Pasaiako Udalak, zailtasunak baitituzte herrian aparkalekua topatzeko.

Etxeko hondakinak kudeatzeko informazioa eman du Lezoko Udalak

Lezoko Udalak datozen egunetan ez ditu banatuko poltsa konpostagarriak. Edukiontziak irekita izango dira, giltzarik gabe erabil daitezke.

Edukiontziak Agustinak auzoan.

Hondakinen trataera koronabirus garaian

Etxeko eta merkataritzako hondakinen tratamenduaren gaineko hainbat jarraibide eman ditu udalak, herritarrek egoki jokatzen jarrai dezaten

Gehiago