
Duela hilabete traineruan egiten zutena, etxetik ari dira egiten orain arraunlariak. Ez dakite nola eragingo dien egoerak lehiaketei, baina argi dute une honetan lehentasuna osasun publikoa dela.

Gaztea zela murgildu zen Idoia Aizkorreta lezoarra marrazketaren unibertsoan. Ordutik hona ez du bere pasioa alde batera utzi, hura lantzen dihardu egunero.

Konfinamendua nola edo hala arintzeko hainbat eskaera ezin dituela babeste esan du koalizioak. Kutsatutakoen kurba jaistean baloratuko duela esan du.

Etxealdiak iraun bitartean kontzertuak emango ditu, Youtube plataformaren bitartez. Biharko kontzertuaren esteka prest dauka.

Koronabirus izurriteak eragindako salbuespenezko egoera dela eta, segurtasun protokoloak egokitu dira eta lonjako erabiltzaile guztiei babeserako bitartekoak banatu zaizkiela ziurtatu du PPAk.

2019ko errenta aitorpena egiteko epea zabalik da, eta Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek zergadun guztiak aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte.

Teknologiaren erabileran zalantzak edota arazoak dituztenentzako kontsulta zerbitzua martxan egongo dela jakinarazi du KZguneak.

Change.org plataformaren bitartez, konfinamendu egoera honetan haurrak kontuan hartzeko eskatu dute, arduraz kalera ateratzeko.

Ipuin kontalariak ipuin kontaketa digitala egin du, Manuel Lekuona bibliotekak gonbidatuta. Youtuben ikus daitezke ipuin kontaketa.

Erreferentzia zentroa presentzialki baloratzea behar duten pazienteei begirakoa da, "fisikoki aztertu behar ditugun pazienteentzako da". Ahal dela telefono bidez ari dira artatzen pazienteak, eta presentziala ezinbestekoa den kasuetan baino ez dute egiten.

Osasuna dela zaindu behar den aktibo nagusiena esan du Errenteriako Udalak, baita higienea dela koronabirusaren krisiari aurre egiteko tresna nagusietako bat ere, eta horri begira, garbiketa zerbitzua berrantolatu, eta funtzio berriak hartu ditu herriko higienea areagotzeko.

Gaurko balkoi eta leihoetako agendaren barruan bi deialdi orokor jaso ditu HITZAk. 20:00etan ohiko txalokada, eta ondoren, haurrei begirako ekitaldia.

Elorsoro enpresa kudeatzen duen BPXport enpresak etxean egiteko moduko hainbat ariketa zein lehen sorospenerako aholkuak eman ditu

Isolamendua apurtzen irratsaioa jarriko du martxan Zintzilik Irrati libreak, komunikazio gune bat zabaltzeko konfinamendu egoeraren aurrean. Astelehenetik ostiralera izango da martxan, 16:00etatik 18:00etara, eta FM 100ean eta webgunearen bidez entzuteko aukera izango da.

Pasaiako Udalak, koronabirusaren hedatzea etete aldera, iradokizunak eman ditu hondakinak nola kudeatu behar diren azalduz.

Pasaian, Oiartzunen eta Lezon ezagunak diren kasuen kopurua ez da igo. Errenteria-Oreretan bost gaixo gehiagoren berri eman du Osasun Sailak.

Udal Txistulari Bandak ez dio hutsik egingo bere hitzorduari, eta gaur emanaldi birtuala eskainiko dute.

Ostegunetik ostiralera, koronabirus kasu konfirmatuen kopurua bi pertsonatan hazi da Oarsoaldeko herrietan. 28 daude denera.

Osasungintzako langileen lanari aitortza egin zioten atzo; txalo zaparrada, berriz ere, balkoi eta leihoetatik.

Oiartzungo Udalak eskatu du maskota orduro ez ateratzeko, eta erosketa handiak egiteko. Udaltzainek jarri dute isunen bat.