Hezitzaile Eskolak lau saio eskainiko ditu

Haur eta nerabeekin lanean ari diren begiraleei beren jardunerako baliabideak ematea du helburu Hezitzaile Eskolak, eta horri begira lau saio prestatu ditu udalak.

U-30 GREBA OROKORRA

[Bideoa] Grebarekiko atxikimendua handitzen doa

U-30 greba orokorraren giroa suma daiteke kalean. Haren aldeko pankarta eta kartelak  ugariak dira kaleetan, ugariak diren bezala harekiko atxikimendua adierazi duten Errenteria-Oreretako lantegietako enpresa batzordeak.

Euskaraldian ARItzeko, lehen talde bulkada

Pasaiako hamahiru entitatek era aktiboan parte hartuko dute Euskaraldian. Herriko lehenak dira, ez, ordea, azkenak. Atzo aurkeztu zituzten.

Haserrea bideratzea erabaki dute antxotarrek

Atzo egindako batzarrean, auzo elkartea sortzeko bidea hastea erabaki zuten. Eskalantegi 44ko bizilagunei, babes osoa.

maria mendizabal

Maria Mendizabal sopranoak bere herrian emanaldia eskainiko du

Mendizabalek Marta Barandiaran pianistarekin batera eskainiko du kontzertua, eta Susana Alonsoren bideoa proiektatuko dute.

oiartzun hondakinak greba

Hondakinen bilketan zein Ikasle Gelan aldaketak, greba dela eta

Atez ateko bilketa egiten duten langileek greba egingo dutenez, ez dira hondakin organikoak jasoko. Ikasle Gela, itxita.

Gaur jarri dute martxan TAO zerbitzu berria.

TAO tasa ordaintzeko epea zabalik da

Dagokien kuota ordaintzeko ordainagiririk ez dutenek Errenteriako Udalaren Zu! Arreta zerbitzura gertura daitezke ordainketa egin ahal izateko kopia bertan jaso beharko baitute.

Azeri dantza ikasteko entseguak hastear

Azeri dantza ikasteko entseguak otsailaren 5ean hasiko ditu Ereintza Dantza Taldeak ostegun gizenerako prest izateko.

Adinekoentzako zerbitzuak biltzen dituen gida argitaratu du udalak

Adinekoentzako gida izango du lehenengoz Errenteria-Oreretak. Gaur aurkeztu dute, agerraldian, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Javier Elberdin eta Joxe Mari Uria Duintasuna elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi horien elkarlanaren emaitza da gida hori.

U-30 GREBA OROKORRA

Greba batzordeak U-30eko egitaraua aurkeztu du

Greba batzordeak batzar irekia egin zuen atzo arratsean Herriko Plazan eta 50 lagunek egin zuten bat deialdiarekin. Besteak beste, osteguneko greba orokorrerako atondu duten egitarau zabala aurkeztu zuten, baita grebaren nondik norakoak azaldu ere.

30eko greba orokorra prestatzeko batzarra, Lezon

Hilaren 20an izango da batzarra. 21 eta 28an auto karabanak egingo dituzte, eta 22an, hitzaldia.

Greba Batzorde Irekiaren bigarren saioa egingo dute asteazkenean Antxon

Hilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako antolaketa lanak jarraituko dituzte.

bizi dantza oiartzun

Larunbatean eros daitezke Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak

Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatzen duen ekitaldia hilaren 26an izango da, Elorsoron. Toki berean salduko dituzte txartelak.

Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzak

Denetik egin dute herriko taldeek asteburuan. Garaipenik garbiena, Munttarpeko emakumeena.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Trintxerpe Kirol Elkarteko neskek sasoiko lehen garaipena lortu zuten Gorengo Mailan, Hondarribia 4-0 mendean hartuta. Behetik gora egiten ari dira.

'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabalik da

Lanak apirilaren 24ra arte aurkeztu daitezke. Deialdi berezia egin du erredakzio batzordeak euskaraz idatzitakoak eta emakume kolaboratzaileen kopuruak gora egin dezan.

greba

Greba orokorrari buruzko solasaldia egingo dute gaur zortzi

Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.

Gehiago