U-30eko greba orokorra babestera deitzen duen mozioa aurkeztu du EH Bilduk

Hilaren 28an izango du plenoak osoko bilkura eta mozioa bertan eztabaidatzea nahi du koalizio subiranistak.

Haurtzaro, Zaporeak-en janari bilketan laguntzaile

Alcampon izango dira Haurtzaro Ikastolako ikasle eta irakasleak, 17an eta 18an egingo den bilketan.

Errehabilitazio efiziente eta adimendunaren gaineko tailerra, Oarsoaldeko herrietan

Tailerraren helburua, araudiaren, laguntzen eta diru laguntzen gaineko informazioa eman, bizilagun komunitateei erabakiak hartzen lagunduko dien metodologia azaldu eta Oarso Hiru-R enpresa-iniziatiba azaltzea da.

itsaspeko bihotzak

Udaletxeko pleno aretoa haurrentzako areto literario bilakatu dute

Galtzagorri Elkarteak 'Itsaspeko bihotzak' areto literarioa prestatu du aste honetarako. Gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzea da helburua.

Idiazabalen irabaztea ezinezkoa izan du EPLEk

Trinketeko finala jokatuko du EPLEko Aranburuk datorren asteburuan.

oiartzun sestao

Oiartzungo kirol taldeek asteburu ia biribila izan dute

Mutilen lehenengo futbol taldea kenduta, gainontzeko talde guztiek punturen bat lortu dute asteburuetan jokatutako partidetan.

San Juanen hiru garaipen Batel Ligako lehen jardunaldian

Hibaikako eta Illunbeko batelek ere parte hartu dute Donostiako estropadan. Hurrena, otsailaren 2an Pasaian.

mendiburu 14 obrak

Mendiburu 14 eraikitzeko lanak hasi dira

Gaur hasi dira eraikina eraisteko prestaketak, eta ekainerako lurrera botata egongo dela iragarri du udalak. Trafikoan eragina izango du.

Lurdes Oiartzabal eta Hodei Lujanbio, lehenak Mitxintxolan

Inoizko parte hartzaile gehien jaso zituen Itsas Mendiren lasterketak atzo, 121 partaiderekin. Oinezkoen martxan beste 100 kide izan ziren.

Gehiago