San Pedroko lonjan hainbat saneamendu lan egingo dituzte

Hospitalilloko aparkalekuaren inguruan eta lonjako sarreraren aldamenean hiru sarbide bertikal zabalduko dituzte, hoditeria birgaitzeko.

Errenteriako Udaletxea.

Zergak izoztuta, eta ordainketa egutegia herritarren beharretara moldatuta

Zerga eta tasak izoztea, salbuespen neurria da COVID-19ak eragindako pandemiarengatik, eta horrek familien ekonomian izan duen eraginagatik. Ez dela udalak sustatu nahi duen politika orokorra azaldu du Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak.

oiartzun hilerria pilaketak

Igandean hilerrian bisitari pilaketak saihesteko eskatu du udalak

Domu Santu Egunean bisita ugari izaten dira. Edukiera mugatua du hilerriak, eta segurtasun tarteak errespetatu behar dira.

mikel larson

Antton Kazabonek bere ehungarren liburua argitaratu du

'Mikel Larson' liburua argitaratu dio Erein argitaletxeak. Dantzari baten kontuak islatu ditu haur eta gazteentzako liburuan.

Ondartxoko lanei buruz "adierazpen arduragabeak" egin izana egotzi dio EH Bilduk Otermini

Pasaiako EH Bilduk hirigintza zinegotziari leporatu dio pasealekua zabaltzeko lanak hilabete honetan hasiko zirela iragarri izana, horiek abendua baino lehen hasiko ez direnean.

COVID-19, neurri berriak: zalantza txikiak, eta hainbat erantzun

Atzo Jaurlaritzak emandako aginduen harira, hainbat zalantza txiki izan ditzakete herritarrek. Hemen, horietako batzuei erantzuna.

Mugikortasun mugak herrietara iritsi dira

Baimendutako arrazoirik ez bada (lana, ikasketak, osasuna, zaintza) herritarrek ezingo dute bere herritik atera edo beste batean sartu biharko 06:00etatik.

Pello Jauregi antxotarrak jasoko du 2020ko Abbadia Saria

Euskaraldia sortu eta forma emateko lanaren garrantzia azpimarratu du epaimahaiak. "Ez da niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean", aitortu du esker onez ikerlariak.

Oarsoaldea osoa eremu gorrian

Pasaia eta Lezo gorriz markatu zituzten pasa den astean, eta orain, Errenteria-Orereta eta Oiartzun dira  eremu horretan, asteburuko kutsatu kopuruagatik.

oiartzun resolution

Presoen auziari irtenbidea eskatu dute, mosaiko batekin

Oiartzungo Sarek deituta, mosaikoa egin zuten larunbatean, Done Eztebe plazan. Joanes Larretxea presoa etxeratzea eskatu zuten.

Pasaiako arroka azaleramenduak azaltzeko bi hitzaldi eskainiko dituzte

Azken bi hitzaldiak Antxon eta Trintxerpen izango dira, datorren astearte eta asteazkenean, 19:30ean. Zuzeneko esperimentuak eta laginak ere aurkeztuko dituzte.

Bana berdindu du asteburu honetan Pasaia KEk

Futboleko Gizonen Hirugarren Mailakoak izan dira asteburu honetan jokatu ahal izan duten pasaitar bakarrak, berdinketa lortuz Gasteizen. Gainontzeko kirolek, oraingoz, etenda diraute.

Azaroaren 1eko Arditurriko Tren Berdea, bertan behera

Oiartzun eremu gorrian sartu dela eta, azaroaren 1eko aisia eskaintza bertan behera geratu da.

pilota emaitzak oiarpe urriak 26

Oiarpeko pilotariek lau garaipen lortu dituzte asteburuan

Bederatzi norgehiagoka jokatu dituzte Oiartzungo pilotariek. Jokatutako partida guztiak txapelketen lehen faseei dagozkienak dira.

"Ikusgarri egiteak askatasuna dakar"

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

lander garro

Lander Garrok irabazi du Agustin Zubikarai lehiaketa, 'Faith' proiektuarekin

Garroren proiektua, aurkeztutako beste 29 lanen artetik aukeratu dute eleberri bihurtzeko. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa.

Badiaren ezkutuko edertasuna ezagutzeko irteera antolatu du Materrek

Ontzi Museoaren eskutik, itsas irteera egingo da hilaren azken larunbatean. Pasaiako bazterren ezkutupeko altxorren berri emango dute bidean zehar.

Iñaki Bilbaoren borrokaldia babesteko elkarretaratzea, astelehenean

Herriko Plazan elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan Komunikazio eta gose greban dagoen euskal presoaren alde nazio manifestazioa egingo dute hilaren 31n.

Gehiago