AINARA GURRUTXAGA, AKTORE ETA SORTZAILEA

«Kulturak komunitatea sortzen du arraza eta ideologietatik harago»

Kulturari estrategikoa iritzi dio Errenteriako Udalak azken urteetan, eta politiken erdigunean jarri du. Errenteriaren 700 urteko ibilbidean, orainean eta etorkizunean garrantzi biziko sektorea izango da.

Askotatik lehena izan da

Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazle izan dira Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezoarra. Faboritoen artean zeuden, baina oholtzan azaldu dute lanak eta konstantziak emaitzak ematen dituela.

labore oarso mila bazkide

Lau zifrako langa, gainditzear

Labore Oarso elkarteari bi bazkide falta zaizkio 1.000 kideren langa gainditzeko; saskia zozkatuko dute ospatzeko. Beren burua berrantolatzen ari dira, proiektuak hartu duen dimentsioagatik.

Altzaterako antolamendu bizigarriagoa blindatu du udalak

Altzate antolatzeko proposamen berria aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur.

COVID-19: Errenteria-Orereta, eremu gorrira iristear

Oarsoaldeko herri populatuenean 26 positibo gehiago atzeman ziren atzo, eta 100.000 biztanleko tasa 478,31raino igo da. Zonalde gorria 500ean hasten da.

ander iriarte krask soinua
Ander Iriarte. Zinemagilea.

"Torturaren helburua ez da egia jasotzea. Mugimendu, talde edo pertsona bat birrintzeko bidea da"

‘Krask soinua’ abiatzeko herritarren babesa jaso du sortzaile oiartzuarrak. Torturak Euskal Herrian izan duen eraginean sakondu nahi du, adituen ikerketak oinarri dituela.

Mattin Kazabon

Euskararentzat aukerak sortzen jarraitzen du Lau Haizetarak

Euskara elkarteak parte hartze prozesua egingo du euskal hiztunen komunitatearen garapenari modu eraginkorrean eta partekatuan ekiteko hausnarketa bideratzeko.

Pasaia eta Lezo: bertatik ez sartu ez irtetea aholkatu du Jaurlaritzak

Zonalde gorrietan hartu beharreko neurrien berri eman du Osasun sailburuak. Taldeko edozein kirol jarduera bertan behera geldituko da bihartik aurrera eta establezimenduek 21:00etatik 8:00ak arte itxi beharko dute.

Naufrago bat Argan

'Zumiriki', Ozzinema zineklubaren hilabeteko azken proposamena.

Lezon aurkeztuko dute Itaiaren Oarsoaldeko taldea

Igandean da Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren aurkezpena, Txerrimuñon. Osasun segurtasun neurriak izango dira bilkuran.

errebotea

Igandean errebote partida jokatuko dute Beheko Plazan

Txost pilota elkarteko kirolariek ez dute frontoi barruko partidarik jokatuko asteburuan. Enrike Abril txapelketako partida jokatuko dute.

resolution oiartzun

Presoentzako 'resolution' aldarrikatzera deitu du Oiartzungo Sarek

Donostian egitekoak ziren mobilizazioa deszentralizatu egin behar izan dute, egoerak hala aginduta. Larunbat arratsaldean mobilizatuko dira.

Koronabirusa. COVID-19

COVID-19: Kutsatu gutxiago, baina tasak goranzko joera mantendu du

Atzoko datuen arabera, lau herrietan izan dira positiboak Errenteria-Oreretan hamasei, Pasaian sei, eta Lezo eta Oiartzunen hiruna.

Energia berriztagarria kontsumituko dute Orereta eta Oiartzo ikastolek

Erabakia "aurrerapauso kualitatiboa" dela esan dute bi ikastoletako arduradunek; aurrerantzean kontsumitzen duten energia %100 berriztagarria izango da.

Terrazen ordutegi malgua mantenduko du udalak

Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.

Iñaki Bilbao euskal presoari elkartasuna adieraziko diote

Pasa den irailaren 9an ekin zion grebari euskal presoak, eta protestaren hogeigarren eguna bete zutenean ospitalera atera zuten.

erresistentzia arazo fisikoa da oiartzun

'Erresistentzia arazo fisiko bat da', urriko antzerki dosia

Maite Aizpurua Olaizolak igandean jokatuko du antzezlana, udaletxeko pleno aretoan. Sarrerak Kastro tabernan eros daitezke.

Azken bi bisita gidatuak egingo dituzte Pasaiako lonjan

Azken bi jardunaldiak hilaren 22an eta 29an izango dira. Baxurako arrantzaren nondik norakoak azaldu eta lanbidearen berri emango dute.

6.500 lagunek bisitatu dute San Marko

Larunbatean amaituko da gotorlekua bisitatzeko denboraldia.

Gehiago