
Errenteria-Oreretako eta Hernaniko Sarek gazte martxa deitu dute bihar goizerako. Euskal presoen gatazka gazte belaunaldien artean gizarteratzea, eta konponbidearen alde kilometroak egitea dira helburu nagusiak.

Hilaren 21etik 95 positibo berri atzeman dira Oarsoaldean, horietatik 59 Errenteria-Oreretakoak. Azken lau egunetan Oiartzunen ez da kutsaturik izan.

Langile batek COVID-19agatik positibo eman zuelako itxiarazi zuten igerilekua joan den astearen bukaeran. HIrailaren 6ra arte izango da zabalik.

Musukoa ikur nagusitzat izan duen ez-festen udarak, ezohiko kultur ekitaldi eta aisialdi jarduerak jarri ditu herritarren eskura.

KAE1 Ligako azken bi estropadetan bigarren postuan sendotu nahi dute moreek, horrek ematen dielako igoera play-offeko txartela eskuratzeko aukera.

2017an joan zen Benidormera, bertan bizi eta ikastera. Urpekaritzako praktikak Thailandian egin zituen eta, ordutik, Asiako uretan murgilduz bizi izan da. Orain, birusak etxerako buelta eragotzi dio.

ETE Ligako azken bi estropadak izango ditu jokoan Hibaikak asteburuan. Play-offean egoteko bigarren postuaren bila doaz, Zumaiarekin borrokan.

Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurari babesa erakutsi diote antxotarrek gaur. Azken asteetan herrian jazotako gertakarien aurrean irtenbideak eskatzeko, txalo eta eskari artean bete dute herritarrek Zumardia.

Pasaiako Udalak iragarri du ezegonkortasun egoeran dauden pertsona batzuek okupatu dituztela lokalak. Gertaera hauek Antxon azken aldian izaten ari diren "istiluekin" lotura izan ote dezaketen aztertzen ari dira.

Azken asteetan Antxon izandako segurtasun arazoei erreferentzia eginez, barruti horretan tutoretzapeko bizitoki asko daudela adierazi du Gomezek, eta ezinbestekoa dela oreka bat mantentzea: "Pasaiak ezin du zama guztia jasan”.

Horietatik zortzi kasu Errenteria-Oreretan atzeman dituzte, hiru Oiartzunen, bi Pasaian eta bakarra Lezon, Osasun Sailak emandako datuen arabera.

Piztu Lezo dinamikako kideek lezoarrak doako harpidetza egitera gonbidatu ditu.

Murixka Dantza Taldeak biharko iragarrita zuen emanaldia bertan behera gelditu da. Larunbateko musika eskolako rock taldeen kontzertua bere horretan mantentzen da.

Gaurko Euskaraldiaren bilera 17:00etara atzeratu dute. Oroitzene AEKn da bilkura. Irekia da, nahi duenak parte har dezake.

Astelehenetik larunbatera dago zabalik erakusketa 17:00etatik 20:00etara.

Beste inoren osasuna arriskuan ez jartzeko, haiek sortzen duten hondakinak modu berezian jasotzen dituzte. Udaltzainei deitu behar zaie.

Abendu hasieran egingo da Euskaraldia, eta aurten entitateak izango dira protagonista. Oraindik izena eman daitekeela nabarmendu dute.

Oiartzungo helduen antzerki eskolan izena emateko epea ireki dute gaur, hilaren 11ra arte. Aurten online eman beharko da izena.

Teknikoek lehen ikuskapena eginda, aste honetan bertan konponduta egotea espero dute.

Beharrezko segurtasun neurriekin, herriko konposta guneen jarraipen bisitek abendura arte jarraituko dute. Hurrengoa datorren ostegunean (hilaren 3a) izango da.