Etxebizitza. Leihoa.

Gazteen emantzipazioa bultzatzeko diru-laguntzak abiatu ditu udalak

Alokairuak eragindako gastuei aurre egiten laguntzea da helburua, eta Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioak izenpeko proiektua osatzera dator.

Antxoko Gazteak

Antxoko Auzo Elkartea Zumardian bilduko da, bihar, "herriko gazteak babesteko"

Azken astean jazotako gertakarien aurrean, Elkartea Gure Zumardia plazan bilduko da bihar 20:00etan, "herriaren defentsan" kalera atera ziren gazteei elkartasuna adierazteko eta Udalaren zein alkatearen "utzikeria" salatzeko.

Sanmarkoseneko langileek ere negatibo eman dute PCR proban

Langile baten positiboaren harira egindako test guztiek negatibo eman dute beraz, langileenek eta egoiliarrenek. Egoitzak itxita jarraituko du, protokoloagatik.

Pasaiako Udalak diru laguntzak eskainiko dizkie ostalariei, COVID-19ari aurre egiteko

Koronabirusaren ondorioz merkataritza eta ostalaritzan egiten ari diren inbertsioak, ekipamenduak eta azterlanak diruz lagunduko ditu udalak. Eskaerak irailaren 15a arte aurkez daitezke, eta gehienezko kopurua 5.000 eurokoa izango da.

Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi dute, erabiltzaile baten positiboagatik

Oiartzungo Aiton Etxe eguneko zentroa itxiarazi dute, erabiltzaile baten positiboagatik. Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du gaur eguerdian berria.

Lezori ez zaizkio natura, gastronomia eta kultura falta

Herriaren bihotz eta bazterrez gozatzeko asteburu-plana proposatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak: Naturan barrena murgiltzeko hiru paseo, ibilbide kultural txiki bat eta gastronomia eskaintza gailendu dira.

Kontxako sailkapen estropada, bi egunetan

Irailaren 2an egingo dute emakumeen sailkapen estropada, eta 3an gizonena. Bandera jokoan izango den bi igandeetako ordutegian ere aldaketak daude.

Ulia mendia ehizarik gabeko eremu izendatu dute

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri denez, irailaren 1etik aurrera Ulia mendian ezingo da ehizarik egin. 2014ean onartutako eta iaz bertan behera utzitako debekua martxan jarriko da, berriz ere, erabaki honekin.

Mural baten bidez Ondartxo pasealekua ireki dezaten eskatu dute sanpedrotarrek

Puntetarako eta farorako bideek itxita jarraitzen dute negutik. Egoerari konponbidea emateko aldarria luzatu nahi izan dute, beste behin, San Pedroko herritarrek, mural baten bitartez honako honetan.

ETE Ligan Hibaika indartsu, eta San Juan hatsik gabe

Sailkapeneko bigarren postuan jarri dira errenteriarrak, Euskotren Ligara igotzeko hautagai sendo dira. San Juanek agur esan dio igotzeko aukerari.

Lau hilabetean, Aralar eta Auñamendi kaleen artean igogailu berria

Bi geldialdi izango ditu Lezoko kaleko bigarren igogailuak. Bi kaleen artean egun dauden eskailerak mantenduko dituzte hasera batean.

ordutegia xorrola biblioteka

Ohiko ordutegira bueltatu dira Xorrola eta biblioteka

Irailaren 1a den honetan, Oiartzungo garraio zein kultura zerbitzu horiek udako ordutegia atzean utzi dute, ohikora bueltatzeko.

euskara

Euskaltegien ikastaroen berri emango dute, datorren astelehenean, Trintxerpen

Datorren irailaren 7an Gudari plazan egingo den agerraldiarekin bat egiteko deia egin du udalak. 12:00etan izango da eta ikastaro nahiz matrikulazio zehaztapenen berri emango dute.

euskaraldia 2020

Lezoko Euskaraldiko herri batzordea ostegunean bilduko da

Irailaren 3ko batzarra Oroitzene AEK euskaltegian da, 16:00etan. Lezoarrak joatera animatu dituzte, ideiak eta asmoak parteka ditzaten.

David tabernak ateak itxi ditu langile bat COVID-19arekin kutsatu delako

Eskerrak eman dizkie udalak tabernaren arduradunei, "azkar eta erantzukizunez jokatuko dutelako; taberna itxi zuten langilearen egoeraz jabetu eta berehala, erakundeen agindurik jaso aurretik".

'Pasaian Erosi' kanpainaren bigarren deian izena eman dezakete establezimenduek

Udalak bigarren deialdia egin du iniziatibako erosketa-bonuak eskuratu nahi dituzten komertzioentzat. Eskaerak irailaren 10a arte aurkeztu ahal izango dira.

Tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko 'Lezo bonuak' martxan dira

Bonuen prezioa 7 eurokoa da; haiekin erosketak egiteko balioa, aldiz, 10 eurokoa. Baleak urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira, iniziatibarekin bat egin duten herriko 19 establezimendutan.

Eskuzko pasakako txapelketaren finala iritsi da

Eskuzko pasakako txapelketaren finala gaur jokatuko dute Arraguako pilotalekuan Kortajarena-Leonet eta Salvador-Noble bikoteek.

Odola. Odol erauzketak.

Odol emaileek hitzordua dute asteartean, Merkatuzarren

Lau Haizetara elkarteak zabaldu duenez, hilaren 1ean finkatu dute odola emateko data, Merkatuzarren, aldez aurretik hitzordua hartuta.

Ondartxo bidea zabal dezaten eskatzeko sinadura bilketa jarri dute abian

San Pedroko herritar talde batek sinadura bilketa bat jarri du martxan "Bideak ireki" lelopean, formalki eskatzeko bideetan beharrezko konponketa lanak egin eta ireki ditzaten, herritarrek "arnas hartu" ahal izateko.

Gehiago