Konposta kutxa berriak, Aralar gunean

300 litroko edukiera zuten 20 kutxa kendu, eta horien ordez, 700 litroko edukiera duten bederatzi jarri ditu udalak.

Ohitura onei eutsiz, aurten ez dira faltako Gazte Eguneko kamisetak

Sanferminetako herri bazkaria bertan behera gelditu den arren, kamisetak egingo direla iragarri dute Gazte Eguneko antolatzaileek. Ostegunetik igandera Gure Zumardian izena emateko aukera izango da.

Zaria Koru Eskolak zabalik du izena emateko epea

Ikasturte berriari begira, taldeen eraketa eta baldintzak errealitate berrira egokituko dituzte, segurtasuna bermatzeko. Irailetik aurrera, Zaria Abesbatza Eskolaren espiritua betiko berbera izango dela zehaztu dute.

'Bizi Errenteria', tokiko ekonomia suspertzeko apustua

Bizi Errenteria iniziatiba aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur. COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka eta Suspertze Planaren barruan abiarazi dute iniziatiba.

euskal herriko eskubide sozialen karta

Zerbitzu publikoen eta aberastasuna banatzearen alde mobilizatuko dira

Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio eguna antolatu du ostiralerako. Oiartzunen arratsaldean egingo dute, lau zutabetan.

Zaldunbordako proiektua bertan behera utzi dutelako pozik azaldu da Elkarrekin Errenteria

Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra HAPO, bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak pasa den astean. Plan horren barruan kokatzen zen Zaldunbordako makro outleta eraikitzea, eta azken hori ere, bertan behera utzi du epaitegiak.

Ostiralean hasiko da 'normaltasun berria'

Ostiralean hasiko da 'normaltasun berria'. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du gaur goizean. Mugikortasunean izango du eragina batik bat fase berriak.

Teknologia bai, baina tentuz

Pasaiako Udalak eta herriko ikastetxeek haur eta nerabeek udan sare sozialak eta teknologiak modu arduratsuan erabiltzeko formazio saioak egin dituzte.

Mikel del Val

Eguzki: "Hainbat txoriren habitata suntsitu dute Esnabideko obrek"

Garai bateko eskemak alde batera utzi eta "betiko akatsak" ez errepikatzeko garaia dela uste du Eguzkik, eta eskaera zehatza egin die horren harira gai horretan eskumena duten erakundeei: "Benetako konpromisoa hartu eta naturarekin begirunea izan dezatela".

Bost urterako hitzarmen berria sinatu dute Albaolak eta Oronak

2014an sinatu zen lehen hitzarmena. Ordutik elkarlanean izan dira Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Orona Fundazioa.

Corpusaren zortziurrenaren meza, ostegunean

10:00etan izango da meza Rafael Olaizola parrokoak zuzenduta.

Matrikulatzeko epea irekiko du Pasaia Musikalek

Ikasle ohiek hilaren gaurtik aurrera matrikulatu daitezke eta gainontzeko herritarrak 18tik aurrera. Bi kasuetan, izena emateko epea, uztailaren 3an amaituko da.

Kazetari bila dabil OARSO BIDASOKO HITZA

Kazetari bila dabil OARSO BIDASOKO HITZA. Interesdunek hilaren 17a baino lehenago aurkeztu behar dituzte curriculum vitae-ak.

urmendi

Urmendi haur eskola hilaren 22an irekiko dute

Hainbat hilabeteren ondoren, berriro irekiko dute Oiartzungo haur eskola. Urmendiko zuzendaritzak neurri horien berri eman die haur eskolako gurasoei.

Sakonki garbitu dute Lezoko erreka

Lezo Herri Eskola eta Bekoerrota kiroldegiaren inguruan garbitzen aritu dira Lezoko Udalaren langileak. Urtea bukatu baino beste bi garbiketa saio egingo direla aurreratu dute.

Victor Hugo Etxea

Obrak egiteko hainbat hilabetez itxita jarraituko du Victor Hugo Etxeak

Zenbait altzari eta elementu museotik atera dituzte aste honetan, obrek inongo kalterik ez eragiteko.

Pasaian udalekuak bai, baina soilik Lehen Hezkuntzako haurrentzat

Foru aldundiaren protokolo berriak aintzat hartuta, udalekuak bertan behera uzteko erabakia atzera bota du Pasaiako Udalak. Lehen deialdian izena eman zuten familiekin harremanetan jarri dira jada.

hauteskundeak

Izendatu dituzte hautets-mahaietako kideak

Pertsona bakoitzak udalak lehenengoz baliatu duen kontsulta sistema bati esker jakin dezake mahaiko kide izatea tokatu zaion zozketan edo ez.

Meategia

Arditurriko meategiak bisita daitezke larunbatetik aurrera

Parketxea pasa den astean ireki zuten, eta meategia asteburuan irekiko dute. Bisita egiteko, aldez aurretik egin beharko da erreserba.

'Otis eta Robiren Itsaspeko abentura' Xabier Terrones ipuin kontalariarekin

Pasaiako udal liburutegien eta Xabier Terronesen elkarlanetik jaiotako bigarren ipuina. 'Otis eta Robiren Itsaspeko abentura' denontzat ikusgai dago Youtuben.

Gehiago