
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren protokoloari jarraiki, Aintzane Pujanaren hilketa salatzera bildu dira gaur indar feministak herriko plazetan.

Ekainera arte egongo da karpa jarrita, 8.610 euroko inbertsioarekin. COVID-19agatik hartu beharreko neurriak bete ahal izateko ezarri dute aterpea.

Donostiarraren hilketa salatzeko mobilizazioak 13:00etan dira hiru tokietan. Emakumeen Mundu Martxak deitu ditu Euskal Herri osoan.

2020an martxan jarritako enplegu planetan kontratatutako langileak jardunean ari direla jakinarazi du udalak. Parekidetasuna ahal bezain beste bermatu dute.

Ijurko auzoko Aralar eta Auñamendi kaleak batzen dituen igogailua martxan dago jada. Auzokideek eskatutako irisgarritasun azpiegitura da.

Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek aho batez onetsitako hitzarmena sinatu dute Pasaia Lezo Lizeoko zuzendariak eta herriko alkateak.

Datorren asteazkenean -hilak 27- bilera egingo dute online herriko ostalari, merkatari eta zerbitzuetako langileei eskua luzatzeko asmoz.

Labi batzordearen bileran, pertsonen arteko bilerak lau lagunetara mugatzea ere onartu dute. Astelehenean jarriko dira indarrean neurri berriak.

COVID-19aren etorrerak egoera okerrera eraman du, eta motxiladun haurrak hilabeteak egon dira maite dituztenak ikusi eta ukitu gabe.

Asteartero, hainbat lezoar Koldobike Gezala pilotalekuan biltzen dira ariketa fisikoa egitera. Gorputza aktibo mantentzeaz gain, sozializaziorako tresna ere badira saio horiek.

Ostegunean izango da emanaldia Niessen zinemetan, eta sarrerak 4 euroan eros daitezke Niessen Kulturgunean.

Sektorean sartzen ari diren teknologia berriak aztertu eta lehiatzeko funtsezko alderdiak azalduko ditu Erich Eichstetterek otsailaren 5ean, online.

Eyheramendyk eta Yorelek ez dute lortu finala irabaztea, baina emaitza onak lortu dituzte EPLEko pilotariek. Txapela lortzetik oso hurbil izan ziren biak Altzako frontoian 32-35 galduta.

Euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna adieraziko diete datorren ostiralean -hilak 29- 19:30ean Antxoko plazan.

Esku huskako pilota itzuli den asteburuan, Oiarpek 11 partida jokatu ditu, eta horietatik bost irabazi ditu. Lau, Madalensoron.

Tasan, osteguneko 230etik atzoko 378ra egin du jauzi Lezok. Gainontzeko herrietan ere gorakada izan du birusaren hedapenak, baina lausoagoa.

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan, herriko gazteenentzako filma eskainiko dute dohain larunbatean, 17:30ean, Donibaneko aretoan.

Oarsoaldea Garapen Agentziak 400 eta 500 ordu bitarteko lau ikastaro antolatu ditu. Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikasleek.

Txanponez betetako poltsa batekin harrapatu dute poliziek gaztea, okindegiaren barruan. Beste pertsona bat ikerketapean dago.

Edukiak lantzeaz gain, ikasleen konpetentzietan jartzen dute indarra ikastolan. Herritar konpetenteak izan daitezen egiten dute lan.