2021/5

Gutxigatik ez da heldu bandera

Bigarren sailkatu dira Hibaikako emakumeak Euskadiko Trainerilla Txapelketan.

azkoitia oiartzun herriartekoa

Oiartzuarrak partida guztiak irabazita pasatu dira fasez herriartekoan

Azkoitian hiru partidak irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek. Asteburuan jokatutako beste hamar partidetan zortzi garaipen lortu dituzte.

Zilarra lortu dute San Juango gazteek Euskadiko Trainerilla txapelketan

Larunbatean txapelketarako bigarren sailkatuta, zilarrezko domina eskuratu dute San Juan Koxtapeko gizon gazteek igandean.

ertzaintza oiartzun

Ertzaintzak larunbat gauean izandako jokaera salatu du Sortuk

Gazte batzuen aurka oldartu ziren. "Autoritarismoaren aldeko jokaera" salatu du alderdiak, eta gazteak kriminalizatu nahi izatea. "Errespetuzko" aisiaren alde egin dute.

Agustinetako Auzo Elkarteko egungo kideak.

50 urte auzogintzatik bidea urratzen

Agustinetako auzo elkarteak 50 urte bete ditu. Erakusketa, aldizkaria eta zozketa ere antolatu dituzte mende erdia ospatzeko.

amorebieta garro

Bi oarsoar, Amorebietaren 'mirarian'

Beñat Garro jokalari errenteriarra eta Haritz Mujika bigarren entrenatzaile pasaitarrak Bigarren Mailara igotzeko txartela lortu dute.

Pentsiodunen mugimenduko bizikleta martxa.

[Galeria] Abiatu da pentsiodunen bizikleta martxa, zahartzaro duinen alde

Gipuzkoan barrena pentsio eta zahartzaro duinen alde jubilatu eta pentsiodunen mugimenduak egingo duen bizikleta martxa gaur abiatu da Errenteria-Oreretatik.

[Galeria] Lobeteri eta Ezkurdiari gorazarre Lezon

Real Sociedad B taldeko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailarako igoera lortu dute euren taldekideekin batera. Lezoarrek harrera egin diete.

[Bideoa] Terapia moduan idatzitako liburua aurkeztu du Joxe Luix Agirretxek

Poesia bildumak "ezkortasun eta etsipen" ukituak dituela aitortu du lezoar idazleak: "Lepo gaineko ganbara ez lehertzeko idatzi dut". Hiru olerki abesti bilakatu ditu Iñaki Labakak.

Energia krisiari aurre egiteko konpromisoa ahotan aurkeztu dute Iratzerri

Larrialdi klimatikoak eta energia krisialdiak arduraturiko hainbat lezoarrek bat egin dute ingurugiroaren alde lan egiteko. Goizean aurkeztu dute taldea.

mutriku oiartzun gipuzkoako kopa

Oiartzungo mutilek luzapenean galdu du fasez pasatzeko aukera

Oiartzuarrak Mutrikuren zelaian irabazten hasi dira, baina etxekoek partida berdindu dute bigarren zatian. Luzapenean amildegitik joan zen lortutakoa.

Etxebizitza eskubidea bermatzeko eskatzeko mozioa aurkeztuko du Elkarrekin Errenteriak

Instituzio guztiei dagokiela neurriak hartzea etxebizitzarena bezain arazo konplexuari erantzuteko dio Maite Gartzia, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak.

gorka urbizuren sorkuntza

Gorka Urbizuren sorkuntza prozesua gertutik ezagutu dute

'KantagiLtza' solasaldi musikatuen zikloaren lehenengo gonbidatua aritu da Arizmendienean. Sarrerarik gabe utzi ditu bi saioak.

EAJ: "Aurrekontuan txertatutako proiektuak bete daitezen lanean ari gara"

Parte hartze ordenantza da txertatutako horietako proiektuetako bat, eta, horren inguruan hitz egiteko bildu berri direla Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide EAJko ordezkariak Gizarte parte hartze saileko zinegotziarekin jakinarazi du alderdi jeltzaleak.

COVID-19 positiboen jaitsiera moteldu egin da Oarsoaldean

Asteburu honetan lau herrien artean 30 positibo gehiago jaso dituzte, aurreko asteburuan 28 izan ziren bitartean. Lezon, ostiraletik igandera, zero kutsatu.

'Kontu kantari - Mendian ibiltari' ikuskizuna eskainiko dute ostegunean

Emanaldia Trintxerpeko Gudarien plazan eskainiko du La Enana Naranja taldeak, 18:00etan hasita. Musika genero ezberdinak uztartuko dituzte.

Asteburuko partiden emaitzak: denboraldiko azkenak (2021/05/24)

Pasaiako kirol talde gehienek bukatu dute ezohiko denboraldia. Azken asteburuan 5 porrot eta 2 garaipen lortu dituzte lehiatu direnek.

Intxixu Trail: 2022koa sekulakoa izango da

Intxixu Trail-Giriziako antolatzaileek esan dute mendiko lasterketa, egitekotan, eurek nahi ez luketen bezalakoa izango zela.

redadeg 2021 oiartzun

Bretoiera bultzatzeko Redadegeko lau kilometro erosi dituzte Oiartzunen

Gaur hasi da, Karaezen, bretoieraren aldeko lasterketa. Udalak, Oiartzun Karaez Senidetza Elkarteak, Haurtzarok eta AEK-k kilometro bana erosi dute.

Bederatzi hitzordurekin dator Musikaste

Lekuona Fabrikak bat egingo du ohiko Musikasteren agertokiekin eta azken bi kontzertuak bertan eskainiko dituzte.

Gehiago