2021/5

TXEMA YARZA ETXEBESTE. Pasaia Kayak-eko presidentea.

[Elkarrizketa] «Inguruaren zaintzarekin zuzenean lotuta dagoen kirola da piraguismoa»

Piraguismoko podium guztiak urdin kutsuz zipriztintzen dihardute pasaitarrek azken aldian. Etenaldien zailtasunez, eskualdearen zaintzaz eta etorkizunaz mintzatu da klubeko lehendakaria.

Zaintza ekosistema lokala sortzen ari da Pasaia, Aldundiarekin elkarlanean

Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da Pasaiako Udalarekin, adineko pertsonak eta mendekotasuna dutenak "komunitatean" zaintzeko helburuarekin.

Aniztasunetik jositako historia, aitortzarako zumea

SOS Arrazakeriak migranteen errealitatea lehen lerrora ekarri du ‘Dos familias’ film laburraren bidez. Errenteria-Oreretara garai ezberdinetan heldutako bi familiaren esperientzia bildu du filmera.

Palestina libre bat aldarrikatu dute

Palestinari elkartasuna, eta babesa helarazi, eta libre eta bakean bizitzeko duen eskubidea aldarrikatu dute gaur lezoarrek Saldise plazan. Sortuk deitu du elkarretaratzera. Musikaz lagundu dute protesta.

oiartzungo elkarteak

Elkarteek SOS deia egin dute: "Noiz arte jarraituko dugu itxita?"

Oiartzungo bederatzi elkartek agerraldia egin dute gaur, salatzeko itxita jarraitzen dutela. COVID-19ari aurre egiteko neurriak bermatu dituzte.

azkoitia oiartzun

Herriarteko final laurdenetara pasatzea berretsi nahi dute Azkoitian

Oiartzungo pilotariek itzuliko partidak jokatuko dituzte bihar arratsaldean. Oiarpeko pilotariek beste hamar partida jokatuko dituzte.

Euskal artea euskaraz mintzatuko da

Euskara hutsean Euskal Herri luze zabaleko 26 artista eta konpainiaren lana bultzatuko du Udalbiltzak;38 udalerritan egonaldiak egingo dituzte sortzaile horiek. Oiartzunek hartu du gaur egonaldi garaiaren hasiera ekitaldi sinbolikoa Arizmendiko lorategian.

lekuona

[Galeria] Kultura eta sormena izango dira Lekuonaren eguneroko ogia

Kultur azpiegituran azken ukituak ematen ari dira, gaur zortzi herritarrei irekitzeko. Sortzeko baliabide humano eta materialak utziko dituzte.

Autobus bat Julen Lobete eta Imanol Ezkurdia animatzera joateko

Real Bko bi jokalari lezoarrek Bigarren Mailara igotzeko finaletako bat jokatuko dute larunbatean Algecirasen kontra. Herrian autobusa antolatzen ari dira.

alaia martin ainara lasa

Literatura, arte eszenikoak eta arte plastikoak, '21 aulki'-tan

Hurrengo bi asteburuetan banatuta, hainbat diziplinetako ekitaldiak egingo dituzte Ehuntze espazioan. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da.

palestinarekin elkartasuna

Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote

Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Gamon Zumardian, Israeli "sarraskia" gelditzea eskatzeko eta Palestinaren askatasuna galdegiteko.

Gi-636 errepidea itxita egongo da asteburu osoan

Gi-636 errepidea moztuta egongo da asteburu osoan Altamirako biribilgunetik Lintzirin industrialderaino zorua berritzeko lanak egiteko.

Roberto Alvarez trintxerpetarrak 'Memorias de una pierna' liburua aurkeztuko du

Eleberriaren aurkezpena hilaren 27an izango da Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan hasita. Kontakizuna barruti hartan bertan dago girotuta.

Itsasoaren Europako Egunarekin bat egin dute Egiluzeko ikasleek

Mater Museo Ekoaktiboa eta Albaola bisitatzeaz gain, zeharkaldi laburra egingo dute ikasleek hainbat eragilerekin batera.

zokolo

Zokolo bidean espaloia egiten hasi dira

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak hasi ditu Oiartzungo Udalak. Eremu horretako trafiko berrantolatuko dute. Iraupena hiru astekoa izango da.

madalenaren basilika

Txistuak bertsotan jarriko ditu Udal Txistulari taldeak

Udal txistulari Taldeak eta Xenpelar Bertso Eskolako bertsolariek emanaldi bateratua eskainiko dute.

Errenteria eta Galiziako musika eta dantza ikasleak elkarlanean jarri ditu Atlantikaldiak

Herri Arte Eskolako musika eta dantza ikasle eta irakasleek eta Vigoko Eskola Municipal de Musica Folk e Tradicional eskolako ikasle eta irakasleek online topaketak egin dituzte hango eta hemengo musika eta dantzak partekatzeko.

Palestinarekin elkartasuna, Saldisen

Sortuk deitu ditu lezoarrak elkarretaratzean parte hartzera. Ordu erdiko bilkura proposatu dute, 19:30etik 20:00etara.

Udaberri Kulturalak Antxon lur hartuko du datorren astean

Hilaren 29an antzerkia eskainiko dute, eta ekainaren 20ean kontzertua. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera Gure Zumardian.

Gehiago