2021/6

"Inoiz baino gehiago konprometitu behar dugu, adierazpen hutsalak baztertuz"

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalak. Bost konpromiso zehatz hartu ditu.

San Pedroko babes ofizialeko etxeetan izena eman ahalko da bihartik

Hamar eguneko epea izango dute interesdunek izena emateko. Zozketan pasaitarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute, 35 urtetik beherakoak lehenetsiz.

Hibaika hirugarren, Pasaiako Ikurrina estropadan

KAE2 Ligan seigarren sailkatu zen Hibaika, eta bost puntu poltsikoratu.

Arrauna: San Pedro bigarren eta San Juango bi ontziak laugarren

Etxean hartu dituzte Pasaiako arraunlariek KAE1 eta ETE ligetako hirugarren jardunaldiak. KAE2 mailan, Bizkaian izan da Trintxerpe-Illunbe.

plenoa oiartzun

Bederatzi puntukoa izango da ekaineko ohiko plenoa

Asteazkenean egingo dute plenoa. Puntu gehienak hitzarmenei buruzkoak izango dira, ustez gorabehera handirik emango ez dutenak.

harrobira bizikleta martxa

[Galeria eta bideoa] Pedalkadak, harro daudela adierazteko

Oarsoaldeko Kuku Taldeak antolatuta, bizikleta martxa 'transmarikabolloa' egin dute gaur goizean: Harrobira. Eskualdeko udalerri eta barruti guztietatik pasatu dira.

500 baietz erronka

[Galeria eta bideoa] Presoen eskubideekiko elkartasuna, erronka guztien gainetik

Errenteria-Oreretako Sarek erronka jarri du, gaur goizean betetzeko: 500 kilometro egitea. Bizikleta estatikoan, ergometroan edo oinez, erronka erraz gainditu dute.

helta gitarra

[Galeria eta bideoa] Ikasitakoa ez dute desikasiko

HELTAko ikasleek urtean zehar egin dutena erakutsi dute gaur arratsaldean. Eskulanen tailerretakoek zein gitarra jotzen dutenak aritu dira.

"Eskaileretan gora, ortzadarra ukitu arte!"

Lezoko Emakume Taldearen ekimenez, Saldiseko eta Altamirako eskaileratan LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ortzadarrak margotu dituzte.

oiartzungo poesia eguna

Bidegorria leku poetikoa izango da uztailaren 3an

Lehen Poesia Eguna egingo dute uztailaren 3an, bidegorrian zehar, ura ardatz dutela. Hiru gunetan banatuta egingo dituzte ekitaldiak.

Konposta

Etxe konposta egitera animatzeko informazio kanpaina

Informazio postuak bihar eta etzi jarriko dituzte Fanderian eta Alabergan, hurrenez hurren, 11:00etatik 13:00etara.

Gure Eskuk datozen egunetako agendaren berri eman du

Larunbatean Bilbora joateko deia egin dute, Hamaika Garak antolatutako mobilizaziora. Ostiralean mahaia jarriko dute plazan, Aiako Harriko ekitaldiarekin lotuta.

'Zuloak' antzezlana, sexu heziketaren inguruan hausnartzeko

Badia Eskolako Zaskanduri taldeak igandean emanaldia eskainiko du, 19:00etan, Juanba Berasategin. Sarrerak doan eskura daitezke udalerriko liburutegietan.

Ainhoa Lopez Munain sopranoa, Madalenaren ermitan

Ars Canendi emanaldian, konpositore klasikoak, opera ariak, zarzuela eta euskal konpositoreen lanak batu ditu gasteiztarrak.

Pandemia astintzeko DJ saioa

Aurten ere ez dira madalenak ospatuko. Horren ordez, herriko hainbat eragileek, osasun egoerara egokitutako ekintza egitaraua prestatu dute. Horietako bat da OarsoIrriak iniziatiba.

Lekuona Fabrika ezagutzeko saioak egiten jarraituko dute uztailean

Astelehenetik larunbatera izango dira, eta astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 19:00etan egingo dituzte eta larunbatetan, aldiz, 12:00etan eta 18:00etan.

Euskadi etorbidea eta Andonaegi lotzen dituzten igogailuen berrikuntza

Beheko igogailua uztailaren 12tik 23ra egongo da geldirik, eta goikoa uztailaren 26tik abuztuaren 20ra arte. Bi kabina eta txasisak aldatuko dizkiete.

"Aniztasun afektibo sexualaren aldeko borroka guztiona eta egunerokoa da"

Udalak adierazpen instituzionala egin du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren karietara, "askotariko fobien aurrean, aniztasuna eta bizikidetza ona sustatzen jarraitzeko".

Ordezkaritza txukuna aurkeztu dute pasaitarrek Espainiako Kopan

Pasaia Kayakeko haurrek aurpegia eman dute Espainiako Kopan. Erronka zaila izan dute: "lurralde guztietako palistarik onenek parte hartu zuten".

Gehiago