2021/7

Kantuan bukatuko dute ikasturtea Lau Haizetaran

Igandeko bertso saioaz gain, astearterako beste ekitaldi bat antolatu du Lau Haizetarak Ilargi abeslariarekin eta Xenpelar Bertso Eskolakoekin.

[Galeria] Beste urte batez HiruBinaka arrakastatsua ospatu dute

HiruBinakak 'BiBinaka' izaera hartu du pandemiaren azken orduko eraginez. Jendetza bildu da kultura segurua kontsumitzera.

Madalen sarien aurtengo edizioko banaketa. Argazkia: Herri Bizia

Kalitate handiko lanak, Madalen Sarien aurtengo lehiaketan

Lander Garrok, Eider Rodriguezek eta Jose Mari Jauregik osatutako epaimahaiak lanen kalitatea nabarmendu du.

Maite Gartzia, Aizpea OAtegi eta Garazi Lopez de Etxezarreta

Gerakineko hiru milioi euro, herria hobetzeko

Hiri mantenu, garapen ekonomiko, ingurumena eta mugikortasuna eta modernizazioarekin lotutako proiektu estrategiko berriak bultzatuko ditu diru horrekin, eta dagoeneko martxan dauden beste batzuk.

Anarik kontzertua eskainiko du San Pedron igandean

Jai batzordeak antolaturiko emanaldia herriko plazan izango da, 19:00etatik aurrera. Gehienezko edukiera 180 lagunekoa izango da.

Altzaten hondakin toxikoak daudela salatu du Altzate Bizirik plataformak

Protesta ekintza egin dute Urumea Berri enpresaren egoitzaren aurrean eta udaltzaingoak bi kide identifikatu ditu bertan.

[Galeria] Azulejoz azulejo, marrazkia antzeman daiteke jada

Bigarren tailer egun honetan 'zirrara' adierazi dute partaideek.

Udalaren proiektuari babes osoa azaldu diote Fanderiako bizilagunek

Hamarnaka eta hamarnaka bizilagunek babestu dute udalak Fanderiarako onartu duen proiektua; auzo elkarteari ere sostengua azaldu diote egiten duen lanarengatik.

[Erreportajea] Kaleko katuen babeserako lanean ari da Katerpe Lezo

Urte eta erdi da talde egituratu bezala funtzionatzen hasi zela Katerpe. Euren zeregin nagusiena da kalean bizi diren katu helduak esterilizatzea, kontrolik gabe ugal ez daitezen.

gotzon isasa
Gotzon Isasa. Burgosko kartzelan preso 1970ean.

"Jendeak beldurra galdu zuen; protestak handitu ziren"

Burgosko prozesuari buruzko erakusketa ikus daiteke udaletxeko areto nagusian. Isasak gertutik jarraitu zuen prozesua, kartzela partekatu baitzuen auzipetuekin.

Atxilotu bat Errenteria-Oreretan, lapurreta egin nahi izatea egotzita

30 urteko gizona da atxilotu dutena, eta lapurretagatik polizia aurrekariak ditu. Gaur eramango dute epailearen aurrean deklaratzera.

Aldi baterako errementari lanpostua atera du Errenteriako Udalak

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 29ra arte dago zabalik. Hainbat baldintza zehatz bete behar dituzte lanposturako hautagaiek.

Ander Muñozek 'Espazioak eta erregistroak' erakusketa zabalduko du asteburuan

Gazte sortzaile lezoarraren lanak hilaren 24 eta 25ean ikus daitezke, goizez, Donibane kaleko Kultura Aretoan. Espazioa dute ardatz sormen lanek.

Udan, abenturak Listorretan

Errenteria-Oreretako Aiako Harrian dagoen naturguneaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek hainbat jardueraren bitartez.

[Galeria] Tattoo Oiartzun festibal feministan, kalitatea eta sorkuntza

Kulturabirusaren barruan, eskualdeko lau emakume tatuatzailek euren lan egiteko era zuzenean erakutsi zuten ostegun arratsaldean.

Aitor Txiki Futbito Txapelketa, COVID-19agatik bertan behera momentuz

Hilaren 17ko eta 24ko jardunaldiak ezabatu dituzte. Koronabirusaren bilakaerak lagunduko balu, egun bakarreko lehia egingo lukete 31n.

Udaltzaingoa: "Kalean egote hutsa ez da kausa izango isunik jartzeko"

Ordutegiaren murrizketa berriak kale edanean sortu izan diren pilaketak ekiditea du helburu; gaueko zaingoa indartuko dute hori bermatzeko.

Aste honetan, COVID-19agatik 133 positibo Oarsoaldean

Lezo eta Oiartzun koronabirusaren eremu gorrian daude, eta Pasaia sartzear da. Errenteria-Orereta momentuz, eusten ari da.

Euskadiko Itsas Kayak Koparen Txapelketa, igandean Pasaian

Pasaia Kayak etxeko taldeak antolatu du Itsas Kayakeko Euskadiko Koparen XVI. ediziorako puntuagarria izango den lehenengo proba.

Gehiago