"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Biblioteka eta kiroldegia ohiko martxara bueltatu dira

Irailaren 1arekin batera, ohiko ordutegira bueltatu dira Elorsoro eta Manuel Lekuona. Kiroldegia egunero egongo da irekita, eta biblioteka ere, igandean izan ezik.

elorsoro Elorsoro kiroldegiak bere ordutegia zabaldu du.

Manuel Lekuona biblioteka ohiko ordutegira bueltatu da gaur, udakoa atzean utzita. Astegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Larunbatetan, berriz, goizez bakarrik egongo da zabalik.

Elorsoro kiroldegiari dagokionez, asteko egun guztietan egongo da irekita. 07:00etatik 20:30era bitartean egongo da irekita, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etan. Igandeetan goizeko ordutegia izango du.

Bestalde, udako igerilekuak iraileko ordutegia jarri du martxan. 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, denboraldia itxi arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.